Euskal kooperatibismoa indartsuago Nazioarteko Kooperatiba Aliantzaren Munduko Konferentzian
Kooperatiben Kontseiluak eta Konfekoopek kooperatibismoaren munduko topaketa nagusian parte hartu dute, beste herrialde batzuetako erakundeekin harremanak estutzeko eta aurre egin beharreko erronka komunei buruz eztabaidatzeko, Panaman eta Costa Rican kooperatiba eta erakunde-arloko topaketak barne hartzen dituen agendan.
Irakurriena
- Kontxako Banderan ontzirik kooperatiboena
- “Ez da sorpresa bat izan. PISAk irakurketaren ulermenari buruz dioena, adibidez, Ikastolan behin baino gehiagotan partekatu izan den kezka da"
- Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
- Gustavo Belizek eta Daniel Innerarityk MONDRAGON Esperientzia Kooperatiboa ezagutu dute Otaloran
- Arrasateko Olandixo eremuaren berrurbanizazioa
- Eroskik abian jarriko du ‘Rojo con Rosa’, enpresa lidergoaren erronka handiez gogoetatzeko bideopodcast berria
Aldizkaria
Arakatu gure hemeroteka, 1960tik aurrera aldizkari guztiak gordetzen dituen artxiboa. Ezagutu sei hamarkada baino gehiagoko eduki historikoa eta kulturala, edozein unetan zure eskura.
Kontxako Banderan ontzirik kooperatiboena
Berriatuako Kide kooperatibak babesten duen Ondarroa Arraun Elkarteak Donostiako Bandera jokatu du asteburuon. Ondarrutarren babesletzan Cikautxo ere badago, hala, biak ala biak tinko eusten diote Ondarruko arraun klubari, herritarren harrotasunaz. Klubetik ere oso eskertuta daude, "garrantzitsua da arraun elkartearentzat Kideren babesa". Datozen hiru urteetarako akordioa berretsi dute.
