Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia

Oiartzungo kooperatibak nazioarteko presentzia indartzea, bezeroei balio handiagoa eskaintzea eta modu jasangarrian hazten jarraitzea helburu duen aro berri bati ekin dio.
Card image cap
Tajoko zuzendari berria, Andoni Jimenez
2026/09/07

Tajo kooperatibak Andoni Jiménez izendatu du zuzendari nagusi, Juan Manuel Martín ordezkatuz. Plastikoen eraldaketan eta eskakizun tekniko handiko sektoreetarako -hala nola automobilgintzarako eta etxetresna elektrikoen sektorerako- osagaiak garatzen sei hamarkada baino gehiagoko ibilbide industriala duen erakundea da da Tajo.

Jiménez Tajoren zuzendaritzara iritsi da industria arloan, nazioarteko kudeaketan eta negozioaren garapenean lotutako ibilbide zabalaren ondoren. Hamarkada bat baino gehiagoz zuzendaritza-ardura desberdinak izan ditu Oronan, bereziki Frantziako merkatuarekin eta zerbitzuen arloarekin lotuta, eta nazioarteko inguruneetan taldeak eta eraldaketa-prozesuak gidatu ditu.

Aro berria

Hendaiarra (1978), Industria Ingeniaria da Antolakuntzan, Tecnun - Nafarroako Unibertsitatean. Haren izendapenak aro berri bati hasiera ematen dio Tajon. Kooperatibak lantegi industrialak ditu Espainian eta Polonian, 300 profesional inguru ditu, eta esperientzia sendoa du zehaztasun handiko osagai eta azpimultzo polimerikoen diseinuan, industrializazioan eta fabrikazioan.

Aro berri honen lehentasunak izango dira taldearen nazioarteko posizioa eta lehiakortasuna indartzea, merkatu berriak garatzea, industria-berrikuntza sustatzea eta bezeroekin epe luzeko harremanak eraikitzen jarraitzea.

"Gehiago eskaintzea, modu jasangarrian hazteko"

Andoni Jiménezek berak TU Lankideri adierazi dionez, ilusio handiz eta Tajoren posizionamendua garatzen jarraitzeko asmoz ekingo dio erronka berri honi. "Gure erronka ez da soilik gehiago fabrikatzea, baizik eta gehiago eskaintzea. Eredu berri baterantz aurrera egin nahi dugu, non gure bezeroek Tajon ingeniaritzatik, materialetatik eta industrializaziotik laguntzeko gai den bazkide industrial bat aurkituko duten".

"Gure erronka ez da soilik gehiago fabrikatzea, baizik eta gehiago eskaintzea. Eredu berri baterantz aurrera egin nahi dugu, non gure bezeroek Tajon ingeniaritzatik, materialetatik eta industrializaziotik laguntzeko gai den bazkide industrial bat aurkituko duten"

Ikuspegi horrek Tajoren balio-proposamena plastikoaren ohiko eraldaketatik harago zabaltzea dakar. "Hamarkadetako ezagutza dugu materialen, prozesuen, moldeen eta industrializazioaren arloan. Aukera gure esperientzia diseinuak optimizatzeko, funtzioak integratzeko edo soluzio metalikoak polimeriko bihurtzeko erabiltzean dago, abantaila tekniko, ekonomiko edo ingurumeneko bat dagoenean. Hor dugu berritzeko eta geure burua bereizteko eremu garrantzitsu bat".

Jiménezek honela laburbildu du aro berri honetarako asmoa: "Tajo lehiakor, berritzaile eta bezeroengandik hurbil dagoena eraiki nahi dugu, gure pertsonen gaitasunean eta konpromisoan oinarrituta. Etorkizuneko erronkei aurre egiteko, aukera berriak sortzeko eta modu jasangarrian hazten jarraitzeko prest dagoen erakundea".

"Tajo lehiakor, berritzaile eta bezeroengandik hurbil dagoena eraiki nahi dugu, gure pertsonen gaitasunean eta konpromisoan oinarrituta. Etorkizuneko erronkei aurre egiteko, aukera berriak sortzeko eta modu jasangarrian hazten jarraitzeko prest dagoen erakundea"

Tajoren aro berriaren lehentasunak izango dira taldearen nazioarteko posizioa eta lehiakortasuna indartzea, merkatu berriak garatzea, industria-berrikuntza sustatzea eta bezeroekin epe luzeko harremanak eraikitzen jarraitzea.

Plastikoen transformazioa