Korrikalariek, ibiltariek, Debagoieneko familiek eta Euskal Herriko 30 bat kooperatibatako bazkideek hartu zuten parte atzo lasterketa solidarioan. Aurtengo berrikuntzak, «Elkartasuna gara» ekitaldia, zumba saioa eta kirolari egokituen parte-hartzea izan dira.
2026/10/19
Milaka jarraitzaile eta ‘hater’ batzuk ere baditu Behobia Donostia lasterketak. 60 urte baino gehiago dituen maratoi erdi popularrak milioika pausu bultzatu ditu urteetan eta dozenaka historia dotore, hunkigarri, mingarri, barregarri eta baita kooperatibo ere. Horietako bat da Jabi Garciak, Anabel Aranzadik, Irati Garciak eta Xabi Garciak osatzen duten familiarena.
2026/10/16