Ivan Ferreiroren kontzertura joan nahi?

TU Lankidek Ivan Ferreiroren kontzertura gonbidatzen zaitu. Azaroaren 14an izango da, Donostiako Kursaal Jauregian, 19:30ean. Parte hartu zozketan eta eskuratu zure bi sarrerak.
Card image cap
2026/10/20

Espainiako indie panoramako ahots ezagunenetako bat den Ivan Ferreirok “Hoy x Ayer” birarekin ospatuko ditu musikan daramatzan 35 urteak. Atzera begirakoa den bira honetan, musikari galiziarrak bere kantu arrakastatsuenak errepasatuko ditu, Los Piratas taldetik hasi eta gaur egunera artekoak, 20 urtean baino gehiagoan abestu ez dituen kantuak bere errepertorioan beti egon diren beste batzuekin elkartuz.

Zozketa AppSorteos aplikazioaren bidez egingo da, eta TU Lankide jarriko da harremanetan irabazlearekin.