Urteko hirugarren zenbakia, hezkuntza kooperatiboaren gainekoa

TU Lankide aldizkariak beste behin hezkuntza kooperatiboan jarri du fokoa. Hezkuntza kooperatiboa arlo nagusia da Korporazioarentzat, eta TU Lankidek ikuspegi ezberdinetatik garatu du erreportaje nagusia. Nondik gatoz, gaur egun kooperatibista izateak zer esan nahi du, zein da gizarteari egiten diogun ekarpena eta nola egingo diogu aurre etorkizunari. Galdera horiei erantzuten saiatu gara, beste behin, portadako erreportajean.
Card image cap
2026/10/20

> Ikusi paperezko bertsioa
> Euskarazko bertsioa
> Gaztelerazko bertsioa

TU Lankide aldizkariaren zenbaki berriak artikulu, erreportaje, iritzi eta elkarrizketa sorta bikaina eskaintzen dio irakurleari, MONDRAGON korporazioaren gaurkotasunaren berri ematen dutenak, eta aldi berean, balio kooperatiboen sustapena dakartenak. Oraingoan, erreportaje nagusia hezkuntza kooperatiboari buruzkoa da: datuekin, programei buruzko informazio zehatzarekin, elkarrizketekin eta une honetan eremu horretan egiten ari denaren adibide ezberdinekin. 

TU 638_1.png

Baina portadako erreportajeaz haratago, aldizkariak garrantzi handiko gaiak jorratzen ditu, hala nola MONDRAGONek eta I+Medek bultzatutako NanosPharm proiektuaren abiaraztea, Maite Legarrari egindako elkarrizketa interesgarria, (Eroskiko Errektore Kontseiluko presidente gisa ematen duen lehenengoa), eta Begoña Echaburu Mondragon Unibertsitateko talentuaren kudeaketari buruzko ikerketa-taldeko arduradunari egindakoa. Domusa, Ategi eta Cikautxoren urteurrenek ere badute lekurik, eta alderdi ludikoenean Luken Beitia Realeko jokalariari, Iban Garcia edukien sortzaile eta komunikatzaileari edo Markel Perez Kaparrak musika taldeko kideari egindako elkarrizketak aurkitu daitezke. Ohiko kolaborazioek eta iritzi-artikuluek osatzen dute 80 orrialdeko aldizkaria. 

TU 638_2.png

TU 638_3.png

TU 638_4.png

TU 638_5.png

> Ikusi paperezko bertsioa
> Euskarazko bertsioa
> Gaztelerazko bertsioa