Abian da Mondragon City Challenge Nazioarteko Lehiaketaren laugarren edizioa

MONDRAGONen eta Mondragon Unibertsitatearen babesletzarekin eta Korporazioko bederatzi kooperatibaren aholkularitzarekin abiatu da ekintzailetza kooperatiboa sustatzeko lehiaketa. Laugarren edizio honetan aholkularitza lanetan Eroski, Danobatgroup, Erreka, Laboral Kutxa, Fagor Elektronika, Fagor Healthcare, Onnera Group, Lana eta Saiolan izango dira.
Card image cap
2026/09/29

Enpresa, erakunde publiko, kooperatiba eta bestelako erakundeetako ordezkaritza zabalak aurkeztu du gaur Arrasaten, Mondragon City Challenge lehiaketaren laugarren edizioa. Seber Altube plazan argazki jendetsuan elkartu dira aurtengo edizioko babesla nagusiak, erakunde antolatzaileak, enpresa mentoreen kideak eta erakundeetako ordezkariak. Eusko Jaurlaritzako Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuorde Elena Perezek eman dio hasiera ekitaldiari: "Kooperatibismorik gabe ezin da Euskadi ulertu eta etorkizunera begira gazteak kooperatibismora gerturatzea ezinbestekoa izango da. Hori da txapelketa honen helburu nagusia", esan du Perezek. 

Irabazlearen aukeraketa 2027ko apirilaren 23an Arrasateko Amaia Udal Antzokian. Bertan egingo den amaiera ekitaldian jakingo da nortzuk irabazi duten laugarren edizioa

Aurreneko hiru edizioetan 374 taldek parte hartu dute, guztira 1.100 neska mutikok. Hala, 60 izan dira edizio horietan garatu diren proiektu kooperatiboak. Gaur abiatu den edizioan ere parte-hartze handia aurreikusten da. Ibilbide luzea egin beharko dute kooperatiba ezberdinetan, mentore eta aholkulariekin hausnarketa eta definizio saioetan, euren proiektuak ahalik eta bideragarrien eta errealitatera gertuko izan daitezen. ASEkoop-eko zuzendari Juan Mari Conchak esan duenez, "proiektu batek baldintza zorrotzak bete behar ditu bideragarri eta benetako proiektu kooperatibo bilakatzeko", hori izango da, hain justu, Juan Mari eta Mikel Lezamizen lana, "proiektuak bideragarri izatea" esan du ALEko ordezkari, Mikel Lezamizek.

3Q3A9976.JPG

Maider Errasti, Saiolaneko ordezkaria, epai-mahai teknikoan izango da. Errastik esan duenez, "proiektuek berritzaileak izan behar dute eta enplegua sortzeko potentziala izan behar dute". Beste zenbait irizpide ere aipatu ditu Saiolaneko kideak. Hain justu Saiolanek eta Leartibai Fundazioak osatuko dute epai-mahai teknikoa. 

Antolatzaileen artean daude Korporazioa eta Mondragon Unibertsitatea, eta enpresa aholkularien artean beste zortzi kooperatiba. Era erean, Saiolan epai-mahai teknikoan izango da

MONDRAGONen presentzia handia

Antolatzaileen artean daude Korporazioa eta Mondragon Unibertsitatea, eta enpresa aholkularien artean beste zortzi kooperatiba: Eroski, Danobatgroup, Erreka, Laboral Kutxa, Fagor Elektronika, Fagor Healthcare, Onnera Group eta Lana. Gaurko aurkezpen ekitaldian kooperatiba gehienetako ordezkariak gerturatu dira Arrasateko Kulturatera. Mondragon Unibertsitateko Idoia Peñacobak esan duenez, "lehiaketa garrantzitsua da izaera kooperatiboa hedatzen laguntzen duelako eta etorkizunean kooperatibismoaren protagonista izango diren gazte askok kooperatibak bertatik bertara ezagutzeko aukera izango dutelako". 

3Q3A9980.JPG

MONDRAGONen izenean komunikazio departamentuko Iban Garatek hartu du hitza. "Gazteen kezkak zeintzuk diren jakin nahi dugu. MONDRAGONentzat inportantea da jakitea gazteek pentsatzen dutena, soilik horrela jakingo dugu erantzuten haien galdera eta kezkei", esan du Garatek. Danobatgroup-eko Andres Mazkiaranek, Fagor Elektronikako Oscar Arroyok eta Onnera Groupeko Patxi Aspiazuk ere balioan jarri dute lehiaketa eta "bereziki gazteekin hartu-emana izateak eragiten duen aberastasuna", esan du Mazkiaranek.

Ekitaldiari Arrasateko alkate Maider Morrasek eman dio amaiera. "Kooperatibak asko ematen dio gizarteari, herriari, komunitateari orohar eta hori elikatzen jarraitu beharra dago", adierazi du Morrasek. Gaineratu duenez, irabazlearen aukeraketa 2027ko apirilaren 23an Arrasateko Amaia Udal Antzokian egingo den amaiera ekitaldian izango da. 

Argazki bilduma

MONDRAGON taldeko makina-erreminta dibisioa

Banaketa komertziala

Fastening Solutions, Plastics eta Sarbide Automatikoak

Erdieroaleak eta TB analogikoa eta digitala hartzeko sistemak

Osasun eta ongizatean espezialistak.

Finantza eta aseguru zerbitzuak.

Irakaskuntza unibertsitate zentroa

Nazioarteko enpresa taldea.

Enpresa eta berrikuntza zentroa