NanoSPharm jaio da, sektore biomedikoko enpresa berria, MONDRAGONen eta i+Meden arteko aliantza kooperatiboaren eskutik

Enpresa berriak etorkizun eta balio erantsi handiko sektore batean jardungo du, protesiak estaltzeko teknologia aurreratuak garatu eta merkaturatuz. Ekimenak bi kooperatiba batzen ditu, ezagutza, gaitasunak eta baliabideak uztartuz esparru biomedikoan enpresa-jarduera berri bat sustatzeko, 8 milioi euroko hasierako inbertsioarekin.
Card image cap
Koldo Orrantia (MONDRAGON Ventures); Imanol Olaskoaga (i+Med); Arkaitz Etxezarreta (Erreka); Pello Rodríguez (MONDRAGON Corporation); Manu Muñoz (i+Med); Manu Aierdi (MONDRAGON Corporation); Raúl Pérez (i+Med) eta Edith Baños (i+Med).
2026/09/22

Gasteizko Miñaoko Parke Teknologikoan dagoen i+Meden egoitzak proiektu kooperatibo anbiziotsu baten aurkezpena hartu du astearte honetan, eta kooperatiboa zentzu bikoitzean da gainera: batetik, hainbat enpresaren arteko lankidetzan oinarritzen delako, eta, bestetik, bere izaeragatik, MONDRAGON zein i+Med enpresa kooperatiboak baitira. Aliantza horretatik sortu den NanoSPharm sozietate berrian MONDRAGONek eta i+Medek %50eko partaidetza dute bakoitzak. Enpresa 8,3 milioi euroko hasierako inbertsioarekin abiatuko da, eta beste urrats bat da etorkizuneko eta balio erantsi handiko sektoreetan enpresa-jarduera berriak sustatzeko MONDRAGONek egiten duen apustuan.

TULANKIDE i+Med-9887.jpg

“NanoSPharmek lankidetzak duen balioa islatzen du, ezagutza espezializatua enpresa-jarduera berri bihurtzeko gai baita. Proiektuak berrikuntza biomedikoa eta gaitasun industriala uztartzen ditu, nazioartean ibilbide handia eta balio ekonomikoa zein soziala sortzeko potentziala duen sektore batean”, nabarmendu du MONDRAGONeko presidente Pello Rodriguezek.

“NanoSPharmek lankidetzak duen balioa islatzen du, ezagutza espezializatua enpresa-jarduera berri bihurtzeko gai baita. Proiektuak berrikuntza biomedikoa eta gaitasun industriala uztartzen ditu, nazioartean ibilbide handia eta balio ekonomikoa zein soziala sortzeko potentziala duen sektore batean”, nabarmendu du MONDRAGONeko presidente Pello Rodriguezek.

Bestalde, i+Medeko zuzendari Manu Muñozek azpimarratu duenez, “akordio honek urrats erabakigarria emateko aukera eskaintzen digu, benetako behar kliniko batetik sortutako teknologia bat merkatura eramango dugulako. NanoSPharmek ezagutza zientifikoa, lege eta erregulazioen arloko esperientzia eta bokazio industriala uztartzen ditu, protesien segurtasuna eta errendimendua hobetzeko”.

NanoSPharmen helburua esparru biomedikoan garatutako teknologia bat merkatura eramatea da. Teknologia horren bidez, biobateragarritasun handiko estaldura bat sor daiteke protesien gainean, eta, horrez gain, estaldurak spray moduan aplikatzeko aukera emango duten gailuak ekoitziko dira. Balio erantsi handiko sektore baterako produktua da, eta sektore horretan urteko %9ko hazkundea aurreikusten da.

TULANKIDE i+Med-9870.jpg

Bestalde, i+Medeko zuzendari Manu Muñozek azpimarratu duenez, “akordio honek urrats erabakigarria emateko aukera eskaintzen digu, benetako behar kliniko batetik sortutako teknologia bat merkatura eramango dugulako. NanoSPharmek ezagutza zientifikoa, lege eta erregulazioen arloko esperientzia eta bokazio industriala uztartzen ditu"

Produktua, mundu mailako berrikuntza

Nanogelak azido hialuronikoan eta kitosanoan oinarrituta daude. Sistemak osteointegrazioa sustatu eta bakterioen aurkako hesi gisa jardutea du helburu. Etorkizunean, substantzia bioaktiboak modu kontrolatuan askatzeko aukera ere txertatu ahal izango da.

Manu Muñoz: “Teknologia berritzailea da, eta patente bidez babestu daiteke. Estaldurarako hidrogelen arloan, mundu mailako berrikuntza da”.

Teknologia hortzetako eta ortopediako protesietan aplikatu ahal izango da, eta potentziala du, halaber, traumatologian, kirurgia maxilofazialean, kardiologian, urologian edo neurokirurgian erabiltzeko. Proiektuaren ibilbide-orriak produktua merkaturatzerako saiakuntzak eta ziurtapen guztiak egitea aurreikusten du, ondoren industrializazioari eta nazioarteko merkaturatzeari ekiteko, bai nanogelei bai espray moduan aplikazioak egiteko gailuei dagokienez ere. Hasiera batean, merkaturatzea 2030erako aurreikusten da.

Errealitate kooperatiboa

Dimentsio teknologikotik harago, NanoSPharmek kooperatiben arteko lankidetzaren adierazpena da, ekintzailetzarako eta jarduera berriak sortzeko tresna gisa baliogarria dena. MONDRAGONek bere enpresa- eta industria-esperientzia eskaintzen du; i+Medek, berriz, bere ezagutza zientifikoa eta nanohidrogelen arloko espezializazioa. Gaur egun, 12 pertsona ari dira proiektu honetan lanean.

Dimentsio teknologikotik harago, NanoSPharmek kooperatiben arteko lankidetzaren adierazpena da, ekintzailetzarako eta jarduera berriak sortzeko tresna gisa baliogarria dena

Ildo horretan, Rodriguezek proiektuak sortzen dion ilusioa azpimarratu du: “Ilusioa dut. Duela bi urte i+Meden proiektu integrala ezagutu nuenean sentitu nuen gauza bera sentitzen dut; ‘hemen zerbait egin behar da’. Erreka, MONDRAGONeko kooperatiba, dagoeneko gertutik ari da lanean proiektu honetan. Asmoa bi kooperatibentzako aukerak sortzea da, ezin ilusionagarriagoa”.

Era berean, Muñozek aliantzak i+Medentzat duen balioa nabarmendu du, ikuspegi erabat kooperatibotik: “MONDRAGONekin joatea anaia nagusiaren eskutik joatea bezalakoa da. Korporazio handi baten konfiantza izatea berme ona da”.

 

Fastening Solutions, Plastics eta Sarbide Automatikoak