Irakurriena
- 1. Kontxako Banderan ontzirik kooperatiboena
- 2. “Ez da sorpresa bat izan. PISAk irakurketaren ulermenari buruz dioena, adibidez, Ikastolan behin baino gehiagotan partekatu izan den kezka da"
- 3. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
- 4. Gustavo Belizek eta Daniel Innerarityk MONDRAGON Esperientzia Kooperatiboa ezagutu dute Otaloran
- 5. Arrasateko Olandixo eremuaren berrurbanizazioa
- 6. Eroskik abian jarriko du ‘Rojo con Rosa’, enpresa lidergoaren erronka handiez gogoetatzeko bideopodcast berria
IKASberri programaren lehenengo edizioa abiatu da, kooperatiba-harrobia sustatzeko egitasmoa
IKASberri programaren helburua da parte-hartzaileei beren jarduera garatzen duten errealitate kooperatiboa hobeto ulertzen laguntzea eta bai kooperatibek bai mugimendu kooperatibo osoak dituzten erronken inguruan hausnartzeko gune bat eskaintzea. “Ez dago kooperatibarik kooperatibistarik gabe” ideiatik abiatuta, programak gure proiektu sozioenpresarialen etorkizuna eraikitzen lagunduko duten pertsonen ezagutza, gaitasunak eta inplikazioa indartu nahi ditu.
21 ikasle, hiru hilabeteko formazioa
Datozen hiru hilabeteetan, dibisio gehienetatik etorritako 21 parte-hartzailek kooperatiben garapenerako funtsezkoak diren hainbat gai landuko dituzte, besteak beste: kooperatiba-identitatea, estrategia eta erakundeen posizionamendua, gobernantza, kudeaketa ekonomiko-finantzarioa, eraldaketa digitala, antolakuntza-arintasuna, interkooperazioa, etengabeko ikaskuntza, komunikazio eraginkorra eta talde-lanerako gaitasunak.
IKASberrik lehiakortasuna, lankidetza eta konpromisoa uztartzeko gai izango diren profesionalen garapenean lagundu nahi du, kooperatibagintzaren etorkizunaren oinarri diren pertsonak indartuz.
IKASberriren ezaugarri bereizgarrietako bat da saioak kooperatiba eta erakunde ezberdinetan egingo direla. Ikuspegi horri esker, parte-hartzaileek gertutik ezagutu ahal izango dituzte askotariko errealitate kooperatiboak, esperientziak partekatu eta interkooperazioak ekosistema kooperatibo osoari nola balioa ematen dion hobeto ulertu.
Programaren metodologia parte-hartze aktiboan oinarritzen da. Saio bakoitzean eduki kontzeptualak, hausnarketa partekaturako espazioak, adituen ekarpenak eta kooperatiba anfitrioietara egindako bisitak uztartuko dira. Horrez gain, parte-hartzaile bakoitzak bere ikaskuntzak, hausnarketak eta ideiak jasotzeko koaderno edo bitakora pertsonala izango du, ondoren bere kooperatiban edo erakundean aplikatu ahal izateko.