Irakurriena
- 1. Eskuratu TERNUA produktu sorta
- 2. Abian da Mondragon City Challenge Nazioarteko Lehiaketaren laugarren edizioa
- 3. Lieder Automotive martxan da Borjan
- 4. Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko errektore izendatua izan da
- 5. NanoSPharm jaio da, sektore biomedikoko enpresa berria, MONDRAGONen eta i+Meden arteko aliantza kooperatiboaren eskutik
- 6. MONDRAGON Hospitalityko lau kooperatibak parte hartu dute Ibis Styles Zumaia-Zestoa hotelean
Kontxako Banderan ontzirik kooperatiboena
Emaitzaz harago, ondarrutarrak harro daude herriko traineruak Donostiako Banderan egindako lanarekin. Zortzigarrenak izan dira, bai, baina herrian trebatutako bederatzi arraunlarirekin. Eta horrek du sekulako meritoa. Harrobiko lanak emaitza dotoreak ematen dituela beste behin erakutsiz. Ia 180 neska-mutilek egiten dute arraunean Ondarroako klubean, batel eta traineruetan Bizkaiko harrobirik garrantzitsuena dela erakutsiz. ACT ligan, arraunaren lehenengo mailan, zortzigarren amaitu dute baita. Denboraldi ona Iñaki Errastik zuzentzen duen taldearentzat. "Ondarru moduko kostaldeko herriarentzat oso inportantea da trainerua Donostiako Kontxan izatea eta arraunaren lehenengo mailan", dio aginarrak.
Ia 180 neska-mutilek egiten dute arraunean Ondarroako klubean, batel eta traineruetan Bizkaiko harrobirik garrantzitsuena dela erakutsiz

"Badaramatzagu urte batzuk herriko trainerua babesten eta konpromiso hori berretsi dugu datozen hiru urteetan ere babesten jarraitzeko", adierazi du Agustin Bengoetxeak, Kideko presidenteak
Traineru kooperatiboa
Eskualdeko bi kooperatiba nagusiak, Kide eta Cikautxo, ondarrutarren babesle dira. "Guretzat garrantzitsua da Kide moduko kooperatiba batek babesletza eskaintzea. Haiei eskerrak honako lorpenak. Kontxan egoteak sekulako ikusgarritasuna ematen du eta gure kasuan, gainera, etxeko arraunlariekin eskuratu dugu Donostian parte-hartzeko txartela", dio Errastik.
Hain justu ere, datozen hiru urteetarako akordioa berretsi dute Kidek eta Ondarroa Arraun Elkarteak. "Badaramatzagu urte batzuk herriko trainerua babesten eta konpromiso hori berretsi dugu datozen hiru urteetan ere babesten jarraitzeko", adierazi du Agustin Bengoetxeak, Kideko presidenteak, arraunlari izandakoa bera ere.