Irakurriena
- 1. Elkartasuna nagusi Mundukideren lasterketan
- 2. Jokin Umerez izendatu dute Eneako zuzendari nagusi
- 3. Bazen behin Behobia Donostian
- 4. Pello Rodriguezek "enpresa egiteko beste modu bat" aldarrikatu du BANG à BIG 2026 ekitaldian
- 5. "Elektrifikazioak, kostuen gaineko presioak eta jasangarritasunak berrasmatzera behartzen gaituzte"
- 6. Eskuratu TERNUA produktu sorta
Belaunaldien arteko erreleboa ere zaindu egiten da
Kooperatiba berean elkarrekin lan egiten dute bertan urte asko daramatzatenak —ia lan-bizitza osoa, bizkarrean esperientzia handia dutela— eta ikasteko gogoz sartu berri direnak. Begirada desberdinak, egunero leku berean lanean. Naturala da, anitza eta aberasgarria, baina zaintzen jakin behar da. Horregatik, kooperatiba batzuk dagoeneko galdera oso zehatz bat egiten hasi dira: nola kudeatu bizikidetza hori modu kontzientean?
Azken urteotan, kooperatiba asko aldaketa isil bat bizitzen ari dira: erretiroak, pertsona berriak, erreleboak. Lan-ibilbide osoa duten pertsonak hasi berriekin gurutzatzen dira egunero. Eta horrek merezi duen galdera bat dakar: nola transmititzen da, belaunaldiz belaunaldi, kooperatiba bat kooperatiba egiten duen hori? Gure pertenenzia-sentimendua, gure balioak, gure zergatia eta zertarakoa.
Izan ere, kooperatiba bat ez da mantentzen bere barne-arudiarekin edo bere jarduera ekonomikoarekin bakarrik. Gutxiago ikusten den zerbaitekin mantentzen da: elkarlana, ulertzeko modua, elkartasuna, erantzunkidetasuna, erabakiak parte hartzen dutenen artean hartzen direlaren ideia. Pertsonak erdigunean. Ikasteko modurik onena ikustea, galdetzea eta esperientzia dueneran ondoan espazioa partekatzea da. Belaunaldi bat kooperatibatik bere jakintza transmititu gabe joaten denean eta hurrengoak hori jasotzeko aukerarik ez duenean, ikaskuntza horrek bidean galtzeko arriskua du, nahiz eta kooperatibaren eguneroko jardun operatiboak berdin jarraitu.
LagunAro, proiektu berezi bat
LagunAro sistemarekin antzeko zerbait gertatzen da, eta agian arrazoi gehiagorekin, sistema bakarra delako: kooperatibek eta kooperatibentzat sortutako eredua, bertako pertsonentzako eta haien gaurko zein etorkizuneko beharrei erantzuteko. Kontsumo Aurrerakina eta Solbentzia Marjina zer diren, zer prestazio ditugun, bakoitzak zer ezaugarri dituen, edo kudeaketa- taldea nor den jakitea, ez dira datu hutsak: zer, nola eta zergatik babesten zaituen ulertzea da. Eta, batez ere, atzean zein pertsona dauden jakitea. Ezagutza hori ondo transmititzen denean, sartzen den pertsona ez da sistema ezezagun batera iristen, bere kooperatibaren parte sentitzen duen zerbaitera baizik. Transmititzen ez denean, berriz, galtzen dena ez da informazioa: guztion artean eraikitzen den zerbaiten parte izatearen sentimendua da.
Horregatik da funtsezkoa balio eta ezagutza horiei eustea eta hauek transmititzea. Kooperatibismoa bizi izan dutenen menpe egon ez dadin, baizik eta iristen direnei helaraztea, belaunaldiz belaunaldi.

LagunAro Ikasgelaren azken edizioko parte-hartzaileen familia-argazkia.
Abian dauden ekintzak
Aurten, LagunAro hainbat jardueren bitartez ari zaio guzti honi aurre egiten:
- Barne-mailan, belaunaldien arteko aniztasuna lantzeko pentsatutako tailer baten bidez.
- Kooperatibekin zuzeneko kontaktuan egonda, formakuntzekin eta elkarrekin lanean arituz: adibidez, ekainaren 10ean eta 12an izandako LagunAro Ikasgelako harrera-planeko bi jardunaldiekin (sartu berri diren pertsona kudeatzaileentzako prestakuntza eta esperientzia handienekoentzako topagunea).
- •Mutualistekin, urtean zehar bazkide berrientzako egiten diren formakuntzen bidez.
Erronka bat eta betebehar bat da: hazi eta berritzea talde gisa eusten gaituen hori galdu gabe.