Irakurriena
- 1. “Eroski lan egiteko leku aberasgarri egiten jarraitu behar dugu”
- 2. MONDRAGONek Mexikoko filialen arteko kooperazioa indartu du
- 3. Elkartasuna nagusi Mundukideren lasterketan
- 4. Jokin Umerez izendatu dute Eneako zuzendari nagusi
- 5. Bazen behin Behobia Donostian
- 6. Pello Rodriguezek "enpresa egiteko beste modu bat" aldarrikatu du BANG à BIG 2026 ekitaldian
Atzerrira bidaiatuko duzu uda honetan? Gogoratu zure osasun-estaldura
Atzerrira bidaiatu aurretik, komeni da LagunAroko osasun-txartela eramatea. Estalduraz baliatzeko, IMA Ibéricarekin jarri beharko da harremanetan.
Larrialdien eta ustekabeko gaixotasunen ondoriozko osasun-gastuen estaldura mugagabea da. Kanpo geratzen dira trafiko-istripuek, arrisku-kirolek edo lehiaketek eragindako laguntzak.
Europar Batasunera bidaiatzen bada, indarrean dagoen Europako Osasun Txartela (EOT) eramatea ere beharrezkoa da.
Atzerriko joan-etorrietako Osasun Laguntzaren prestazioaren xehetasun guztiak Estalduraren Eskuliburuan kontsulta daitezke.

Bidaiaren aurretik zalantzarik izanez gero edo atzerrian osasun-orientazioa behar izanez gero, IMA Ibéricarekin jar daiteke harremanetan:
+34 913 833 066
Era berean, Bidaiariaren Dekalogoa jasotzen duen bideoa ikustea gomendatzen da.
Informazio eguneratua www.lagunaro.es webgunean eta LagunAroren APPan dago eskuragarri.
Bidaia ona izan!