Irakurriena
- 1. “Eroski lan egiteko leku aberasgarri egiten jarraitu behar dugu”
- 2. MONDRAGONek Mexikoko filialen arteko kooperazioa indartu du
- 3. Elkartasuna nagusi Mundukideren lasterketan
- 4. Jokin Umerez izendatu dute Eneako zuzendari nagusi
- 5. Bazen behin Behobia Donostian
- 6. Pello Rodriguezek "enpresa egiteko beste modu bat" aldarrikatu du BANG à BIG 2026 ekitaldian
“MONDRAGONek erakutsi du kooperatibismoak ekonomian lehiatu, hazi eta espazio garrantzitsuak okupatu ditzakeela, bere balioei uko egin gabe”
Nola ezagutu zenuen MONDRAGONen eredua eta noiz piztu zitzaizun bere ereduarekiko interesa?
Redjar kooperatiba sortu genuenean ezagutu genuen, 2015 inguruan. MONDRAGON beti agertzen zen kooperatibismoaren erreferente gisa, eta 2021ean lehen aldiz bisitatzeko aukera izan genuen. Bidaia horri esker, bertatik bertara ezagutu genituen bere prozesuak eta antolakuntza-kultura, eta gainera, gure esperientzia indartzeko ikasgaiak ere atera genituen. Gehien harritu gintuena lankidetzak eremu guztiak zeharkatzen dituela ikustea izan zen: ekoizpena, finantzak, hezkuntza, ikerketa eta komunitatearen garapena. MONDRAGONek erakusten du posible dela enpresa lehiakorrak eraikitzea pertsonak erdigunean jarrita. Guretzat, hazteko, akatsak saihesteko eta beste testuinguru batzuetan kooperatibismoa sendotzeko etengabeko ikaskuntza- iturria da.
MONDRAGONi buruz partekatu zenuen bideoan, zein alderdi da zuretzat ispiragarriena?
MONDRAGON bi aldiz bisitatu eta hau posible egiten duten pertsona asko ezagutu ondoren, esango nuke bere balio handiena ekonomia antolatzeko beste modu bat dagoela erakustea dela.
Berdintasun ezak eta gatazkak markatutako testuinguru batean, MONDRAGONek agerian uzten du posible dela eraginkortasuna, berrikuntza eta teknologia aberastasunaren bidezko banaketarekin uztartzea. Irakaspen nagusia da arazo bakarra ez dela aberastasuna nola banatzen den, baizik eta ekoizpena nola antolatzen den.
“Gure helburua ekoizpen-, merkataritzaeta ordezkari-ahaleginak koordinatzea da, kooperatibismo teknologikoa sendotzeko”
Zer aportatzen du MONDRAGONen ereduak beste kooperatiba- esperientzia batzuetatik bereizten duena?
MONDRAGONek erakusten du jabetza kolektibotik behar ekonomiko eta sozialak ebaztea posible dela. Bere bereizgarri handiena da pertsonek ez dutela enpresan lan bakarrik egiten: ekoizpenerako bitartekoen jabe ere badira, eta erabakietan parte hartzen dute. Logika horrek ekoizpena eta sortutako balioaren bereganatzea kolektiboak diren ekonomia kolektibo bat pentsatzera gonbidatzen du. Gainera, berrikuntzan, ikerketan eta lehiakortasunean inbertitzearen garrantzia erakusten du, helburu nagusia begien bistatik galdu gabe: pertsonen bizitza hobetzea.
Nola deskribatuko zenuke FACTTICetik egiten duzuen lana?
FACTTICek Argentinako 42 kooperatiba teknologiko biltzen ditu —guztira 600 profesional inguru elkartzen dituztenak—, eta Patio.coop nazioarteko sarea ere sustatzen du. Gure helburua ekoizpen-, merkataritza- eta lan-alorreko ahaleginak koordinatzea da, kooperatibismo teknologikoa indartzeko.
Emaitzek ereduaren potentziala erakusten dute: 2019 eta 2023 artean kooperatiba teknologikoak % 92 hazi ziren, sektore tradizionalaren oso gainetik; ordainsari hobeak eskaintzen dituzte, tarifa lehiakorragoak eta langileen txandakatze ia nulua da. Horren azalpena da pertsonek aktiboki parte hartzen dutela erabakietan eta proiektua beren gisa sentitzen dutela.
“Pertsonak erdigunean jartzen dituen ekonomia bat eraiki nahi badugu, gero eta erakunde sendoagoak behar ditugu, beste garapen-eredu bat posible dela erakusteko gai direnak”
Zein antzekotasun eta desberdintasun aurkitzen dituzu FACTTICen eta MONDRAGONen artean?
Antzekotasun nagusia kooperatiben arteko lankidetzaren aldeko apustua da, ekoizpen-gaitasuna handitzeko eta eskala handiagoko proiektuei aurre egiteko. Ikuspegi berberak inspiratzen du Patio.coop, herrialde ezberdinetako kooperatiba teknologikoen arteko gaitasunak koordinatzea helburu duen nazioarteko sarea. Oraindik bide luzea dago egiteko, baina kooperatiba-ekosistema global bat eraikitzea posible dela uste dugu.
Berrikuntzara gero eta orientatuago dagoen testuinguru batean, zein izan daiteke kooperatiben eginkizuna?
Lan-kooperatibek eredu korporatibo tradizionalek oraindik konpondu gabe dituen arazoei erantzuna ematen diete: sortutako balioaren jabetza partekatzea, erabakietan parte hartzea eta lanaren zentzua berreskuratzea ahalbidetzen dute.
Baldintza ekonomikoetatik haratago, funtsezko zerbait eskaintzen dute: proiektu propio baten parte izateko aukera, non pertsona bakoitzak bere etorkizunari buruz erabaki dezakeen. Dimentsio demokratiko eta parte-hartzaile hori beste enpresa-eredu batzuentzat erreproduzitzeko zaila den abantaila bat da.
MONDRAGONen zein ikasgai iruditzen zaizkizu baliagarrienak Argentinako kooperatibismoa indartzeko?
Irakaspen handiena eskalatzeko beharra da. MONDRAGONek erakusten du kooperatibismoak lehiatu dezakeela, hazi egin daitekeela eta ekonomian gune garrantzitsuak bete ditzakeela bere balioei uko egin gabe. Gure erronka nagusia, hain zuzen ere, horixe da: demokrazia kooperatiboari eustea eta bertan sakonduz haztea da.
Pertsonak erdigunean jartzen dituen ekonomia bat eraiki nahi badugu, gero eta erakunde sendoagoak behar ditugu, beste garapen-eredu bat posible dela erakusteko gai direnak.