Eskuragarri dago Shaking Talks saioaren bosgarren atala: Adimen Artifiziala eta robotika industria eraldatzen ari dira

Shaking Talks by MONDRAGON saioaren atal berriak adimen artifizialak eta robotikak fabrikak ingurune malguago, konektatuago eta autonomoago bihurtzen nola laguntzen duten aztertzen du, LORTEK eta Robotekinen eskutik.
2026/09/17

Shaking HUBek Shaking Talks by MONDRAGON saioaren bosgarren atala argitaratu du. Oraingoan, adimen artifizialaren eta robotikaren arteko konbergentzia du ardatz, eta teknologia horiek industria-plantetan duten eragina aztertzen du.

María Ruiz kazetariak Ander Muniategui, LORTEKeko ikertzailea, eta Leire Balzategui, Robotekineko zuzendari nagusia, elkarrizketatu ditu. Biek azaltzen dute nola ari diren IA eta robotika fabrikak malguago, konektatuago eta autonomoago bihurtzen.

Automatizazio zurrunetik fabrika malgura

Elkarrizketan, bi adituek azaltzen dute robotak jada ez direla aurrez programatutako zereginak errepikatzera mugatzen. Ikusmen artifizialari, datuei eta ikaskuntza-teknikei esker, ingurunea interpretatu, aldaketetara egokitu eta erabakiak denbora errealean har ditzakete.

Bilakaera hori bereziki garrantzitsua da gero eta serie laburragoekin eta produktu pertsonalizatuagoekin lan egiten duen industriarentzat.

Proiektu errealak eta etorkizuneko erronkak

Atalak hainbat proiektu aurkezten ditu, besteak beste, COROB, soldadura kooperatiboan; CIRCUIT, zirkuitu-plaken desmuntaketan; eta TACTIX, larrialdietarako roboten teleoperazioan.

Halaber, SARE ekimena ere ezagutuko dugu, Robotekinek industria-enpresekin, zentro teknologikoekin eta unibertsitateekin batera bultzatutakoa. Bere helburua IA eta robotika aurreratuan oinarritutako industria-automatizazioaren belaunaldi berri bat garatzea da.

Elkarrizketak, gainera, lankidetzaren eta ETE industrialentzako soluzio irisgarriak garatzearen garrantzia azpimarratzen du.

🎙️ Entzun Shaking Talks by MONDRAGON saioaren atal osoa eta ezagutu IA eta robotikak industria nola aldatzen ari diren.

Centro tecnológico especializado en: • Tecnologías de unión. • Fabricación Aditiva de Metales. • Inspección y Ensayos no Destructivos (END). • Fabricación Inteligente e Industry 4.0.