Hezkuntza kooperatiboa: MONDRAGONen etorkizuna eraikitzeko tresna

Hezkuntza kooperatiboa funtsezko tresna da MONDRAGONen proiektu sozioenpresariala garatzeko eta etorkizuneko kooperatibak eraikitzeko. Gaur egungo testuinguru ekonomiko eta enpresarialak etengabeko aldaketa eta egokitzapena eskatzen ditu: belaunaldi-erreleboa, talentua erakartzeko eta atxikitzeko lehia, nazioartekotzea eta digitalizazioa dira, besteak beste, kooperatiben mahai gainean dauden erronka nagusiak.
Card image cap
2026/10/29

Monografikoan sartzeko, klikatu hurrengo estekan:
https://www.tulankide.com/eu/bereziak/hezkuntza-kooperatiboa-mondragonen-etorkizuna-eraikitzeko-tresna_638

Erronka horiei erantzuteak gaitasun ekonomiko eta enpresarialak garatzea eskatzen du, baina baita kooperatiben identitate eta egiteko modu propioak indartzea ere.

Enpresa-proiektua eta nortasun kooperatiboa garatzea ez dira bi bide bereizi: alderantziz, elkarrekin uztartzen dira eta elkar elikatuz garatu behar dira.

Hor dago hezkuntza kooperatiboaren garrantzia. Kooperatibak proiektu sozioenpresarial gisa sendotzeko, ezinbestekoa da balio eta kultura kooperatiboak etengabe sustatzea, lantzea eta eguneratzea. Horregatik, hezkuntza kooperatiboa ezin da jarduera osagarri edo une jakinetara mugatutako ekimen gisa ulertu. Kooperatiba bakoitzak hezkuntza kooperatiborako estrategia izatea beharrezkoa da, eta, are gehiago, estrategia hori kooperatibaren kudeaketa-sisteman txertatzea, modu sistematikoan eta etengabean garatuko dela bermatzeko.

Hezkuntza kooperatiboa 2.png

Monografikoan sartzeko, klikatu hurrengo estekan:
https://www.tulankide.com/eu/bereziak/hezkuntza-kooperatiboa-mondragonen-etorkizuna-eraikitzeko-tresna_638

Kooperatiba eta zuzendaritza heziketa