Irakurriena
- 1. Eskuratu TERNUA produktu sorta
- 2. Abian da Mondragon City Challenge Nazioarteko Lehiaketaren laugarren edizioa
- 3. Lieder Automotive martxan da Borjan
- 4. Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko errektore izendatua izan da
- 5. NanoSPharm jaio da, sektore biomedikoko enpresa berria, MONDRAGONen eta i+Meden arteko aliantza kooperatiboaren eskutik
- 6. MONDRAGON Hospitalityko lau kooperatibak parte hartu dute Ibis Styles Zumaia-Zestoa hotelean
50 urteko bidea familia eta lagunekin ospatu du asteburuan Errezilgo Domusa Teknik-ek
Familia Eguna edo eta Ate Irekien Jardunaldia, batek zein besteak balio du zapatuan Domusa Teknik-ek egin zuen ekitaldiaren definiziorako. 400 bat domusatar batu ziren Errezilen, Domusa Teknik-en gaurko instalazio modernoetan.

Bulegoen zonalde erabat berritua taldean, kolektiboan, senide eta lagunen aurrean, aurkezteko aprobetxatu zuten Domusako lan bazkide eta langileek.
50 urteko bidea ospatu zuten, ekitaldi dotorean. Bideoak, magia, denboraren kapsula, hitzaldiak... denetariko egitaraua izan zuten bertaratu zirenek
Bisita gidatua egin zuten baita, instalazioetatik, eta elkarrekin, giro bikainean, 50 urteko bidea ospatu zuten, ekitaldi dotorean.

Bideoak, magia, denboraren kapsula, hitzaldiak... denetariko egitaraua izan zuten bertaratu zirenek. Eta horrelakoetan ez da falta izaten, jateko eta edateko nahi beste izan zuten. Lagunartekoa arratsaldeko seiak arte luzatu zen, guztien gozamenerako. Zorionak Domusa Teknik!