Irakurriena
- 1. Arrasateko Olandixo eremuaren berrurbanizazioa
- 2. Eroskik abian jarriko du ‘Rojo con Rosa’, enpresa lidergoaren erronka handiez gogoetatzeko bideopodcast berria
- 3. Silizio Karburoaren alorreko soluzioekin, erdieroaleen merkatuko eskaintza indartu du Fagor Electronicak
- 4. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 5. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 6. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
Domusa Teknik Ikerlaneko bazkide erabiltzaile izango da, aliantza estrategikoa indartzeko
Errezilen (Gipuzkoa) kokatutako Domusa Teknik kooperatibak, berokuntza, klimatizazio eta energia berriztagarrien arloko soluzioetan espezializatua, Ikerlaneko bazkide erabiltzailea izango da. Ekimen honek bi erakundeek urteetan zehar izan duten lankidetza egonkortzen du, eta epe luzera begirako lankidetza-esparru sendoago eta estrategikoago batera eramaten du.
Integrazio horri esker, enpresak zentro teknologikoaren ikerketa-ildoen orientazioan modu aktiboan parte hartu ahal izango du, etorkizuneko estrategiak kontrastatu eta haien lehiakortasunean eragin zuzena izango duten I+G proiektuak garatuz.
Alderdi teknikoaz harago, hitzarmen honek MONDRAGON Korporazioko bi kooperatiben arteko harreman instituzionala estutzea dakar. Bi erakundeek ibilbide luzea partekatzen dute eta berrikuntzaren aldeko apustua egiten dute merkatuaren erronkei aurrea hartzeko eta teknologia berrien industria-sarerako transferentzia azkartzeko.
Sinergia horrek Domusa Tekniken industria- eta merkatu-esperientzia uztartzen du Ikerlanen gaitasun zientifiko eta teknologikoekin, adimen artifiziala, sistema txertatuak, elektronika, energia eta mekatronika bezalako arloetan
Lehentasunak eta proiektu estrategikoak
Eraikinen deskarbonizazioak, elektrifikazioak, bero-ponpen gorakadak eta gero eta zorrotzagoa den ingurumen-araudiak markatutako testuinguru batean, Domusa Teknikek eta Ikerlanek beren lehentasun estrategikoak koordinatzen dituzte, klimatizazio berriztagarriko sistema eraginkorragoak, isilagoak eta aurreratuagoak elkarrekin garatzeko.
Sinergia horrek Domusa Tekniken industria- eta merkatu-esperientzia uztartzen du Ikerlanen gaitasun zientifiko eta teknologikoekin, adimen artifiziala, sistema txertatuak, elektronika, energia eta mekatronika bezalako arloetan.
Gaur egun, bi erakundeek hainbat proiektu estrategikotan egiten dute lan, sektorearen jasangarritasuna, energia-eraginkortasuna eta digitalizazioa hobetzeko helburuarekin. Proiektu nabarmenenen artean dago, merkatuan dauden bero-ponparik isilenetako belaunaldi berri baten garapena, etxebizitza-inguruneetan integratzea errazteko.
Lankidetzak emisio kutsatzaileak murrizteko erronkari ere heltzen dio, biomasa-galdaretarako soluzio berritzaileak ikertuz. Helburua partikulen emisioa ezabatzea eta Europako ingurumen-araudi berriek ekar ditzaketen etorkizuneko eskakizunei aurrea hartzea da.
Era berean, bi erakundeak adimen artifizial sortzaileko teknologiak salmenta osteko zerbitzuetan txertatzeko lanean ari dira. Horren barruan, instalazio, mantentze-lan eta matxuren diagnostikoan profesionalak laguntzeko gai izango den laguntzaile tekniko aurreratu bat garatzen ari dira, eraginkortasun operatiboa eta bezeroei eskaintzen zaien zerbitzuaren kalitatea hobetzeko.
Jon Makibar, Domusa Teknik-eko presidentea: "Sinetsita gaude gure industria-gaitasunen eta Ikerlanen esperientziaren arteko baturak teknologia aurreratu eta eraginkorren garapena bizkortu eta indartuko duela, deskarbonizazioaren erronka handiei arrakastaz erantzuteko eta gure bezeroei benetako balio iraunkorra eskaintzeko"
"Donusa Teknik bazkide erabiltzaile gisa gure ekosistemara batzeak energia-trantsiziorako estrategikoak diren esparruetan fruituak ematen ari den lankidetza sendotzen du. Sinetsita gaude berrikuntzak industriari balioa emango dioten soluzio erreal bihurtu behar duela, eta energia-trantsizioa, baliabideen eraginkortasuna eta eraldaketa digitala bezalako erronka handiei erantzuteko tresna izan behar duela", nabarmendu du Adolfo Plazak, Ikerlaneko presidenteak.
Jon Makibarrek, Domusa Teknikeko presidenteak, honela azaldu du etapa berri hau: "Ilusio handiz ekiten diogu etorkizunaren ikuspegi bera eta balio kooperatiboak partekatzen dituzten bi erakunderen arteko aliantza indartzeko urrats honi. Sinetsita gaude gure industria-gaitasunen eta Ikerlanen esperientziaren arteko baturak teknologia aurreratu eta eraginkorren garapena bizkortu eta indartuko duela, deskarbonizazioaren erronka handiei arrakastaz erantzuteko eta gure bezeroei benetako balio iraunkorra eskaintzeko".
Domusa Tekniken atxikipenarekin, enpresa Ikerlaneko bazkide erabiltzaileen ekosistemaren parte bihurtzen da. Ekosistema horretan erreferentziazko enpresak daude, besteak beste, Onnera Group, Copreci, Erreka, Fagor Automation, Fagor Ederlan, Fagor Elektronika eta LKS Next.
Lankidetza-eredu honek konfiantzan, lerrokatze estrategikoan eta gaitasun berrien garapen partekatuan oinarritutako epe luzeko harremanak eraikitzea sustatzen du.