Ingeniaritza eta arkitektura
Ingeniaritza , instalakuntza eta ingurumena
Erdieroaleak eta TB analogikoa eta digitala hartzeko sistemak
Osasun eta ongizatean espezialistak.
Berogailu, osasun ur bero, ura berotzeko eta etxetresna elektrikoetarako osagaiak
Irtenbide profesionalak.
Zaharrei egokitutako altzariak
Nazioarteko enpresa taldea.
Kolektibitateentzako sukaldaritza eta garbiketa zerbitzuak
Zaharrei zuzendutako gizarte eta osasun zerbitzuen kudeaketa integrala
Adinekoentzako eta menpekotasuna duten pertsonentzako zerbitzuak eta produktuak.
Irakurriena
- 1. Pello Rodriguezek "enpresa egiteko beste modu bat" aldarrikatu du BANG à BIG 2026 ekitaldian
- 2. "Elektrifikazioak, kostuen gaineko presioak eta jasangarritasunak berrasmatzera behartzen gaituzte"
- 3. Eskuratu TERNUA produktu sorta
- 4. Abian da Mondragon City Challenge Nazioarteko Lehiaketaren laugarren edizioa
- 5. Lieder Automotive martxan da Borjan
- 6. Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko errektore izendatua izan da
Hamaika kooperatibak indarrak batu dituzte Adinberri Longevity Forum-en, MONDRAGONen soluzio integralak hedatzeko
Donostiako Kursaal jauregiak Adinberri Longevity Forum-aren edizio berri bat hartuko du gaurtik aurrera (urriak 14). Bizi-luzeraren eta zahartze osasuntsuaren esparruko erreferentziazko hitzordua da honakoa. Testuinguru horretan, MONDRAGONek bere potentzial osoa erakutsiko du ekitaldian, interkooperazioan oinarritutako balio-proposamen batekin: MONDRAGON Health eta MONDRAGON Hospitality arloen batasun estrategikoa.
Aliantza horri esker, korporazioak erakutsi nahi du zahartzearen ekosistemako ziklo osoa estaltzeko gaitasuna duela, espazio baten diseinu arkitektonikotik hasi eta azken erabiltzaileari zuzeneko arreta eskaintzeraino. Horrela, taldeak agerian utziko du diziplina ezberdinen arteko lankidetzak erronka demografiko berriei erantzun integral, eraginkor eta gizatiarrak emateko balio duela.
Korporazioak ekitaldian aurkeztuko duen eredu bereizgarria bi jarduera-ardatz nagusitan egituratzen da, biak ala biak ingurune asistentzialak eta egoitzak eraldatzera bideratuak:
-
Arkitektura eta ingeniaritza: etorkizuneko gune soziosanitarioak diseinatzeko azpiegitura teknifikatuen garapena.
-
Ekipamendua eta zerbitzuak: digitalizazioari, kudeaketa asistentzialari, erosotasunari eta ostalaritzari lotutako soluzio aurreratuak.
11 kooperatibaren indar-batasuna
Eskaintza integral hori gauzatzeko, taldeak bere hamaika kooperatibaren indarrak batu ditu Donostiako foroan: Krean, Ondoan, Fagor Electrónica, Orkli, LKS Next, Gerodan, Onnera Group, Ausolan, Fagor Healthcare, GSR eta Bihar.
Teknologia lehen pertsonan: Living Lab esperientzia
Foroak iraungo duen bi egunetan, 15-20. standera hurbiltzen direnek teknologia lehen pertsonan bizi ahal izango dute Living Lab esperientziari esker.
Gune horretan ikusgai egongo diren soluzioen artean, honako hauek nabarmentzen dira:
-
Gerodan: Kalma eta Akuna besaulki asistentzialen erakusketa.
-
Orkli: iDomus eta Zsandari erosotasun- eta klimatizazio-sistemen erakustaldia.
-
Fagor Healthcare: Medical Dispenser sendagai-banagailu berritzailearen aurkezpena.
-
Fagor Multimedia Solutions: sektoreari egokitutako ikus-entzunezko soluzioen eta soluzio interaktiboen berritasunak.

Arrakasta-kasuak Demo tailerretan
Kooperatiben presentzia estrategikoa biharko jardunaldian (osteguna, urriak 15) osatuko da. 13:40tik aurrera, Krean, Orkli, LKS Next, Gerodan, Ausolan eta Fagor Healthcareko profesionalek agertoki nagusia hartuko dute Demo tailerrak eskaintzeko.
Saio horietan, adituek erakustaldi praktikoak egingo dituzte, eta ingurune asistentzialetako teknologien inplementazioari buruzko benetako arrakasta-kasuak partekatuko dituzte.
Ingeniaritza eta arkitektura
Ingeniaritza , instalakuntza eta ingurumena
Erdieroaleak eta TB analogikoa eta digitala hartzeko sistemak
Osasun eta ongizatean espezialistak.
Berogailu, osasun ur bero, ura berotzeko eta etxetresna elektrikoetarako osagaiak
Irtenbide profesionalak.
Zaharrei egokitutako altzariak
Nazioarteko enpresa taldea.
Kolektibitateentzako sukaldaritza eta garbiketa zerbitzuak
Zaharrei zuzendutako gizarte eta osasun zerbitzuen kudeaketa integrala
Adinekoentzako eta menpekotasuna duten pertsonentzako zerbitzuak eta produktuak.