Fagor Ederlanek Lieder Automotive joint-venturearen lantegia inauguratu du Aragoin

Fagor Ederlanek eta Duolik mugikortasun elektrikoaren esparruan estrategikoa den lantegi berri bat zabaldu dute Borjan (Zaragozan). Proiektu honek Fagor Ederlanen Borjako instalazioetako jarduera berrartzea ekarriko du, eta tokiko 170 lanpostu baino gehiago sortuko dira.
Card image cap
2026/09/29

Lieder Automotivek Borjan (Zaragoza) duen lantegi berriaren inaugurazioak -Fagor Ederlanen eta Duoli Technologyren arteko aliantzaren fruitu denak-, indartu egiten du automobilgintzako industria lehiakor eta teknologikoki aurreratu baten aldeko apostua eta mugikortasun elektrikoaren trantsizioari aurre egiteko MONDRAGONen estrategia azpimarratzen du.

Lantegi berriak 15.000 m² baino gehiagoko ekoizpen-azalera, 14 ekoizpen-lerro eta 138 robot ditu, eta urtean 40.000 txasis fabrikatzeko gaitasuna izango du.

Bertan ekoitzitako egitura-osagaiak, hasiera batean, Leapmotorren B10 eta B05 modeloetara bideratuko dira, eta Figueruelasko Stellantisen lantegia hornituko dute. Gainera, instalazioa hazteko, produktu berriak txertatzeko eta etorkizuneko bezeroei erantzuteko gaitasunarekin diseinatu da.

Jon Zuazo, Fagor Ederlan Group-en zuzendari nagusiaren arabera, ekimenak industriaren aldeko epe luzeko apustua islatzen du: “Industrian sinesten dugu, gure sektoreak eraldatzeko duen gaitasunean, eta etorkizun lehiakor eta jasangarria eraikitzeko inbertitzen jarraitzearen garrantzian”. Zuazok, halaber, nabarmendu du Lieder “hazteko bokazio argiarekin” sortu dela, eta produktu, bezero eta gaitasun berriak txertatzeko prestatuta dagoela.

PHOTO-2026-09-29-13-01-52.jpg

MONDRAGONen ikuspegi korporatibotik, proiektuak enpresa-lankidetzaren balioa ere azpimarratzen du. Iñigo Laskurainek, MONDRAGONen Automozio Dibisioko presidenteordeak azpimarratu duenez, ziurgabetasun geopolitikoaren eta sektorearen eraldaketa sakonaren testuinguruan, “etorkizuna lankidetzan aritzean, gaitasunak batzean eta erronkei elkarrekin aurre egitean datza”.

Automozio osagaiak