MONDRAGON Hospitalityko lau kooperatibak parte hartu dute Ibis Styles Zumaia-Zestoa hotelean

Ekainaren 23tik irekita, hotel berriak Laboral Kutxaren finantzaketa, Gerodanen barne-diseinua, Errekaren ateak eta Enearen altzariak ditu.
2026/09/22

Accor talde frantziarrak eta Bidebitarte Hotelek bultzatuta, establezimenduak ekainaren 23an ireki zituen ateak. Hotelak 77 logela ditu guztira, eta, horiez gain, ehun pertsonarentzako edukiera duten bilera-aretoak, gimnasioa, txikientzako gunea eta Jentilak jatetxea, lehen mailako eskaintza gastronomikoa duena.

Iritsi bezain laster, Bilboko Sagarminaga Sorkuntza Artistikoaren Etxeak sortutako jentil batek egiten die harrera bisitariei

Iritsi bezain laster, Bilboko Sagarminaga Sorkuntza Artistikoaren Etxeak sortutako jentil batek egiten die harrera bisitariei. Hori da euskal mitologiari buruz aurkituko duten lehen xehetasun aipagarria; izan ere, pertsonaia izugarri eta indartsu horrek hoteleko atarian bertan jasotzen ditu bidaiariak. Euskal paisaiaren berdeak, jentilek jaurtitako arroken itxurako lanpara erraldoiek, Zumaiako flysch-eko grisak, itsasoaren urdinak eta ardien xehetasunek presentzia nabarmena dute barrualdean. Itziar Calderon hoteleko zuzendariak adierazi duenez, "euskal mitologian oinarritutako kontakizun berezi bat da, erabiltzailea harritzea eta gozaraztea helburu duena".

Kokapenari dagokionez, hotel berria leku estrategikoan dago: Ekaingo koben eta euskal kostaldeko flysch-etik gertu, Zestoako Arroa auzoan, A-8 autobideko sarrera-irteeren ondoan. Horrez gain, aparkaleku zabala du, ibilgailu elektrikoak kargatzeko guneekin.

MONDRAGON Hospitalityren proiektu korala

Azpeitiko Gerodan kooperatibak zuzendu du barne-diseinu berezi hori. Horrekin batera, korporazioko beste enpresa batzuk ere hartu dute parte: Errekak ate automatikoak hornitu eta instalatu ditu, Eneak altzarien zati bat ipini du eta Laboral Kutxak finantzaketan lagundu du. Santi Pérez Caballero Gerodaneko zuzendari nagusiaren hitzetan, "MONDRAGON Hospitality proiektu osoan egon da presente, hasi euskal kultura, paisaia eta mitologia islatzen dituen barne-diseinutik, eta hotelaren finantzaketaraino".

Azpeitiko Gerodan kooperatibak zuzendu du barne-diseinu berezi hori. Horrekin batera, korporazioko beste enpresa batzuk ere hartu dute parte: Errekak ate automatikoak hornitu eta instalatu ditu, Eneak altzarien zati bat ipini du eta Laboral Kutxak finantzaketan lagundu du

Diseinu-lan hori hoteleko txoko guztietan nabari da: atarian, jatetxean, komunetan, logeletan nahiz gune komunetan, leku atsegina eta epela sortuz. "Logela pilotu batekin hasi ginen eta, azkenean, ia hotel osoaren barrualdea diseinatu dugu, kalitatean eta prezioan lehiatuz. Oso harro gaude egindako lanarekin eta MONDRAGON Hospitalityren baterako balio-eskaintzarekin", gaineratu du Pérez Caballerok.

ARGAZKI GEHIAGO.

Altzari erakargarri eta erresistenteak

Fastening Solutions, Plastics eta Sarbide Automatikoak

Zaharrei egokitutako altzariak

Finantza eta aseguru zerbitzuak.