Irakurriena
- 1. Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko errektore izendatua izan da
- 2. NanoSPharm jaio da, sektore biomedikoko enpresa berria, MONDRAGONen eta i+Meden arteko aliantza kooperatiboaren eskutik
- 3. MONDRAGON Hospitalityko lau kooperatibak parte hartu dute Ibis Styles Zumaia-Zestoa hotelean
- 4. Kontxako Banderan ontzirik kooperatiboena
- 5. “Ez da sorpresa bat izan. PISAk irakurketaren ulermenari buruz dioena, adibidez, Ikastolan behin baino gehiagotan partekatu izan den kezka da"
- 6. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
Bazkide eta birkokatuentzako birkualifikazio programa amaitu du Fagor Ederlanek
Fagor Ederlanek amaitu berri du iraupen mugatuko bazkideei, birkokatutako pertsonei eta 1. franjako behin betiko bazkideei zuzendutako birkualifikazio programa. 2025eko urritik 2026ko maiatzera bitartean garatu den egitasmoan, 50 pertsona baino gehiagok hartu dute parte, guztira 360 orduko prestakuntza jasoz.
Prestakuntza eskaintza partzial baten bidez antolatu da, erreleboetako pertsonen asistentzia bermatzeko. Programaren barruan, fundizioari, sistema automatikoei, mekanizazioari eta ekoizpen-prozesuei lotutako ezagutzak landu dituzte parte-hartzaileek. Formakuntza Miguel Altuna Lanbide Heziketarekin (Bergara) eta Zubieta Lanbide Eskolarekin (Usurbil) elkarlanean garatu da.
Programak hainbat helburu estrategiko izan ditu. Alde batetik, prestakuntza amaitu ondoren, iraupen mugatuko 23 bazkidek behin betiko bazkidetza prozesua hasiko dute. Bestetik, birkokatuta dauden 18 pertsonaren lan-ibilbidea sendotuko da, eta 1. franjako hainbat behin betiko bazkidek aukera izango dute 2. franjako zenbait lanpostutan jarduteko.
Alde batetik, prestakuntza amaitu ondoren, iraupen mugatuko 23 bazkidek behin betiko bazkidetza prozesua hasiko dute. Bestetik, birkokatuta dauden 18 pertsonaren lan-ibilbidea sendotuko da, eta 1. franjako hainbat behin betiko bazkidek aukera izango dute 2. franjako zenbait lanpostutan jarduteko.
Horrez gain, programak balio erantsi bat ere badu: landutako edukietako batzuk goi mailako heziketa-zikloetako curriculumarekin bat datoz. Horri esker, parte-hartzaileek aukera izango dute prestakuntzarekin jarraitzeko eta, hala nahi izanez gero, titulazio ofiziala eskuratzeko.
Pertsonen garapenaren aldeko apustua
Birkualifikazio programa hau Fagor Ederlanek pertsonen garapenarekin duen konpromisoaren beste adibide bat da. Kooperatibaren ustez, prestakuntza, birkualifikazioa eta lan-munduari lotutako garapen-aukerak funtsezko tresnak dira etorkizuneko erronkei erantzuteko.
"Pertsonen garapenean, formazioan, birkualifikazioan eta lanaren alorrari lotutako bestelako soluzioetan sinesten du Fagor Ederlanek. Helburua da pertsonen garapena bultzatzen jarraitzea eta etorkizuneko erronkei elkarrekin erantzuteko gaitasuna indartzea", adierazi dute kooperatibatik.