Mondragon Unibertsitateko ingenieritza fakultatea
Centro tecnológico especializado en: • Tecnologías de unión. • Fabricación Aditiva de Metales. • Inspección y Ensayos no Destructivos (END). • Fabricación Inteligente e Industry 4.0.
Ezagutza eta teknologia transferentzian espezializatutako Zentro Teknologikoa, osasuna, elikadura eta garraio jasangarria arloetan.
Makina erreminta eta fabrikazio teknologien zentro teknologikoa
Ikerketa zentro teknologikoa
Irakurriena
- 1. Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko errektore izendatua izan da
- 2. NanoSPharm jaio da, sektore biomedikoko enpresa berria, MONDRAGONen eta i+Meden arteko aliantza kooperatiboaren eskutik
- 3. MONDRAGON Hospitalityko lau kooperatibak parte hartu dute Ibis Styles Zumaia-Zestoa hotelean
- 4. Kontxako Banderan ontzirik kooperatiboena
- 5. “Ez da sorpresa bat izan. PISAk irakurketaren ulermenari buruz dioena, adibidez, Ikastolan behin baino gehiagotan partekatu izan den kezka da"
- 6. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
PPC Technologies eta Compresion TN MONDRAGON Ventures Foundry Awards sarien lehen edizioko irabazle nagusiak
Sari nagusiek oinarri teknologikoko kooperatiba berriak bihurtzeko potentzial handiena duten proiektuak aitortu zituzten. Bi irabazleek lau hilabeteko azelerazio programa espezializatu bat jasoko dute, 50.000na euroko balioarekin (100.000 euro orotara), negozio eredua, finantzaketa, teknologia transferentzia edo etorkizuneko NewCoop baten sorrera lantzeko adituen laguntzarekin:
Industrial Impact Award

Mondragon Goi Eskola Politeknikoko Potentzia-sistema elektronikoen taldeko PPC Technologies proiektuak jaso zuen saria, Manu Ayerdiren eskutik. Adimen Artifizialeko datu zentroen eraginkortasun energetikoa nabarmen hobetuz industria inpaktu handia sortzeko eta negozio kooperatibo berria sortzeko duen ahalmenagatik saritu zuten.
Disruptive Innovation Award

Lortek zentroko Compresion TN proiektuari eman zion saria Vicente Atxak. Teknologia kuantikoan inspiratutako aktibo hau merkatu industrial berriak sortzeko eta Euskadik arlo honetan duen lidergoa aprobetxatuz lehiakortasuna eraldatzeko duen gaitasunagatik nabarmendu da.
Aipamen bereziak eta txosten espezializatuak
Sari nagusiez gain, etorkizun handiko teknologiak garatzen ari diren beste lau proiektuk Promising Technologies aipamen berezia jaso zuten:
-
Bioblue (Leartiker): Jasangarritasuna eta material berriak uztartzen dituen proiektua, arrantza-operadore handiekin garatzeko potentziala duena.
-
ETC Technologies (MGEP): Sare elektrikoen azpiegitura kritikoa modernizatzeko eta hornidura elektrikoari egonkortasuna emateko soluzioa.
-
Koopai (Ikerlan): Datu-zentroak optimizatzeko proiektua, GPUen lan-kargak hobeto bideratuz eta Europako burujabetza digitalarekin bat eginez.
-
Estio (Ideko): Lan-baldintzak eta industria-produktibitatea hobetzeko gaitasuna duen teknologia berritzailea.

"Zientziatik enpresara" izeneko mahai-ingurua ere egin zen. Bertan, oinarri teknologikoko hiru enpresa arrakastatsuren esperientziak ezagutu ziren Jone Meabe (Orbik Cybersecurity), Javier Ramos (BIOBEE Semiconductors) eta Juan Gumuzioren (HAWK Biosystems) eskutik, Iñigo Martínek (Ikerlan) moderatuta.
Jardunaldia borobiltzeko, eta Joseba Sagastigordia MONDRAGON Ventureseko zuzendariaren eskutik, parte hartu duten 13 proiektuek Venture Estimation balorazio txosten espezializatu bat jaso zuten, beren ekimenak garatzen jarraitzeko eta etorkizuneko ekimen enpresarial bihurtzeko ibilbide orri gisa balioko diena.
Mondragon Unibertsitateko ingenieritza fakultatea
Centro tecnológico especializado en: • Tecnologías de unión. • Fabricación Aditiva de Metales. • Inspección y Ensayos no Destructivos (END). • Fabricación Inteligente e Industry 4.0.
Ezagutza eta teknologia transferentzian espezializatutako Zentro Teknologikoa, osasuna, elikadura eta garraio jasangarria arloetan.
Makina erreminta eta fabrikazio teknologien zentro teknologikoa
Ikerketa zentro teknologikoa