Ekintzailetasuna, dibertsifikazioa eta enpresa-jarduera berrien sorrera sustatzeko MONDRAGON Korporazioaren plataforma korporatiboa gara.
Irakurriena
- 1. Eskuratu TERNUA produktu sorta
- 2. Abian da Mondragon City Challenge Nazioarteko Lehiaketaren laugarren edizioa
- 3. Lieder Automotive martxan da Borjan
- 4. Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko errektore izendatua izan da
- 5. NanoSPharm jaio da, sektore biomedikoko enpresa berria, MONDRAGONen eta i+Meden arteko aliantza kooperatiboaren eskutik
- 6. MONDRAGON Hospitalityko lau kooperatibak parte hartu dute Ibis Styles Zumaia-Zestoa hotelean
100 profesional baino gehiagok parte hartu dute Foro Capital Pymes eta MONDRAGON ekimenaren bigarren edizioan
Urriaren 8an egin zen Foroaren bigarren edizioa, Foro Capital Pymesek eta MONDRAGONek, MONDRAGON Venturesen bitartez, elkarrekin antolatuta. Bilboko Burtsan egindako topaketak bi erakundeen arteko lankidetza sendotu du, hazkunde-fasean dauden industria-enpresak inbertitzaile espezializatuekin, finantzaketa-erakundeekin eta inbertsio- eta lankidetza estrategikorako aukera berriak aztertu nahi dituzten korporazioekin harremanetan jartzeko.
Foroa industria-enpresei, produktuei edo industria-ingurunean aplikatzeko teknologia garatzen dutenei zuzenduta dago. Guztira, 100 profesional baino gehiago bildu ziren, online zein aurrez aurre. Jardunaldiak, beste behin, hazkunde- eta hedapen-proiektuak dituzten enpresentzako finantzaketa-alternatibak bilatzea izan zuen ardatz, baita industria-sarearen eta inbertitzaileen arteko harreman estrategikoak sustatzea ere.
9 industria-enpresa eta 25 milioi eurotik gorako inbertsio-beharrak
Inbertsio-foroan industria-izaera nabarmena duten 9 enpresak aurkeztu zituzten beren proiektuak. Proiektu horiek garatzeko 25 milioi eurotik gorako inbertsioa behar zuten. Besteak beste, eraikuntza industriala, deeptech, material berriak, energia berriztagarriak, fabrikazio aurreratua eta aeronautika izan ziren ordezkatutako sektoreak.

Korporazioen inbertsioa, eztabaidagai
Jardunaldiak mahai-inguru batekin jarraitu zuen: "Korporazioen inbertsioa ETEetan eta scaleup-etan". Bertan parte hartu zuten Silvia Pérezek, Repsol enpresako Senior Open Innovation Expert adituak; Alfredo Gonzálezek, Talgo enpresako Head of Corporate Venturing arduradunak; eta Joseba Sagastigordiak, MONDRAGON Ventureseko zuzendariak. Foro Capital Pymeseko Miquel Costak moderatutako saioan, korporazioen inbertsioak industria-ETEen eta scaleup enpresen hazkundean duen eginkizunaz eta enpresen eta inbertitzaileen arteko lankidetza-aukerak aztertu zituzten.
