MONDRAGONeko kooperatibak Euskaraldian, bizi eta prest!

Gaurtik hasi eta datozen 10 egunotan hizkuntza ohiturak aldatzeko deia iritsi da kooperatibetara eta euskaraz bizitzeko aldarriarekin egin dute bat MONDRAGON osatzen duten pertsonek.
Card image cap
2025/05/15

OLANDIXOKO MAGALA (ez da makala)
Olandixon egoitza daukaten kooperatibetako kideak (Zentro Korporatiboa, Laboral Kutxa, Ikerlan, LagunAro, Osarten eta MGEP), Mintzodromo desberdinetan nahastu dira eta berriketarako tartea hartu dute ordubetez kafe baten bueltan. Talde-argazkia MGEPen atera eta mokadu baten aitzakian kontu-kontari ere jardun dute ahobizi eta belarriprestek.

Olandixoko aldapa.jpeg

DANOBATGROUP
Ia 300 lagunek egin dute Euskaraldiarekin bat Danobatgroupeko kooperatibetan. 10etik 9 inguru dira ahobiziak, eta 14 arigune dituzte abian. 11koaren argazkia atera eta lankide horien Euskaraldiaren gaineko aipu batzuk jaso dituzte. Gainera, Hitzapasa lehiaketa ere martxan daukate.

DANOBATGROUP 11koaren argazkia.jpeg

EIKA
Eikaren hamaikakoa sortu da, sailetako ordezkariz osatua; beraiek arduratu dira norbanakoen izen-ematea sustatzeaz eta txapen banaketaz. Horrez gain, lankideen artean “mintzatratuak” egitea sustatzen ari dira. 140 lagun inguru batu dira ekimenera.

Eikaren hamaikakoa.jpeg

EROSKI
Ongi etorri beroa eman diote Elorrioko egoitzan Euskaraldiari, eta Eroskik euskararekiko duen konpromisoa bistarazi dute. Eroskik atxikimendu- akordioa sinatu du Euskaraldiarekin, eta hainbat dendetan Euskaraldiko banderak saldu dituzte. Halaber, Eroskiko langileak kontzientziatzeko eta parte hartzera animatzeko barne-kanpaina bat egin dute.

Euskaraldia 2025_Eroski_egoitza.jpeg

Euskaraldia zure kooperatiban nola bizi duzuen kontatu nahi badiguzue, bidali testu laburra eta argazkia! igarate@mondragoncorporation.com.

Finantza eta aseguru zerbitzuak.

Ikerketa zentro teknologikoa

Kooperatibisten babes soziala

Irakaskuntza unibertsitate zentroa

Lan arriskuen prebentziorako zerbitzu komuna

Banaketa komertziala

MONDRAGON taldeko makina-erreminta dibisioa

Egosketa elektrikorako irtenbideak