Irakurriena
- 1. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
- 2. Gustavo Belizek eta Daniel Innerarityk MONDRAGON Esperientzia Kooperatiboa ezagutu dute Otaloran
- 3. Arrasateko Olandixo eremuaren berrurbanizazioa
- 4. Eroskik abian jarriko du ‘Rojo con Rosa’, enpresa lidergoaren erronka handiez gogoetatzeko bideopodcast berria
- 5. Silizio Karburoaren alorreko soluzioekin, erdieroaleen merkatuko eskaintza indartu du Fagor Electronicak
- 6. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
Mondragon Unibertsitateak gaur inauguratu du 2026-2027 ikasturtea, bikaintasuna ardatz hartuta
Mondragon Unibertsitateak gaur inauguratu du 2026-2027 ikasturtea, Basque Culinary Centerren Donostiako GOe – Gastronomy Open Ecosystem eraikin berrian egindako ekitaldiarekin. Gastronomia, talentua, ikerketa, berrikuntza eta ekintzailetza uztartzen dituen gune honetan, Unibertsitateak ikasturte berrirako dituen erronkak eta lehentasunak aurkeztu ditu.
Juan Ignacio Pérez Iglesias Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza sailburuak eman dio hasiera ofiziala ikasturteari. Ekitaldian izan dira, besteak beste, Mondragon Unibertsitateko errektore Vicente Atxa, lehendakari Xabier Egibar eta idazkari nagusi Idoia Peñacoba. Halaber, Cipriano Carrero doktoreak eta Eneko Izcue irakasleak irekitze-hitzaldia eskaini dute, “Hartzitzea edo hartzitua izatea: mikroorganismoak eta entzimak sukaldean” izenburupean.

Bikaintasuna eta transferentzia, ikasturte berriaren ardatz
Mondragon Unibertsitateak bikaintasuna jarri du 2026-2027 ikasturteko ardatz gisa, irakaskuntzaren eta ikaskuntzaren, ikerketaren, nazioartekotzearen eta berrikuntza-proiektuen esparruetan.
Unibertsitatearen azken datuen arabera, Lanbidek 2022an egresatutako ikasleei egindako inkestaren arabera, tituludunen laneratze-tasa %92koa da. Bestalde, azken lau urteotan argitalpen zientifikoen kopurua %27 hazi da, eta enpresentzako transferentzia %45 handitu da, iaz 22,2 milioi eurora iritsi arte.
Lanbidek 2022an egresatutako ikasleei egindako inkestaren arabera, tituludunen laneratze-tasa %92koa da. Azken lau urteotan argitalpen zientifikoen kopurua %27 hazi da, eta enpresentzako transferentzia %45 handitu da, iaz 22,2 milioi eurora iritsi arte.
7.394 ikasle eta bost titulazio berri
2026-2027 ikasturtean, 7.394 ikasle matrikulatu dira Mondragon Unibertsitateko gradu, master eta doktorego-programetan; horiez gain, 10.000 profesional baino gehiagok parte hartuko dute etengabeko prestakuntzako programetan.
Unibertsitateak, gainera, bost titulazio ofizial berri eskaintzen ditu: Pedagogiako Gradua, Ikus-entzunezko Komunikazioko eta Multimedia Diseinu Grafikoko Nazioarteko Gradu Bikoitza, Finantza Kuantitatiboetako Masterra, Fabrikazio Digital eta Jasangarriaren Ingeniaritzako Europako Unibertsitate Masterra eta Enpresa Eraldaketarako Proiektuen Zuzendaritzako Unibertsitate Masterra. Guztira, 21 gradu, 25 master eta lau doktorego-programa eskaintzen ditu.
Unibertsitateak, gainera, bost titulazio ofizial berri eskaintzen ditu; guztira, 21 gradu, 25 master eta lau doktorego-programa.
Nazioartekotzea eta prestakuntza duala
Ekitaldian, Mondragon Unibertsitateak nazioartekotzearen eta prestakuntza dualaren aldeko apustua ere nabarmendu du. EU4Dual proiektuaren buru izaten jarraituko du datozen bi urteetan, Europan unibertsitateko prestakuntza duala sustatzeko nazioarteko aliantzan.
Bestalde, graduko ikasleen %72k nazioarteko esperientziaren bat bizi du graduatu aurretik. 2025-2026 ikasturtean, 1.834 ikaslek ikasketa-amaierako proiektuak egin zituzten, eta 4.275ek praktikak egin zituzten enpresetan eta beste zentro batzuetan.
Graduko ikasleen %72k nazioarteko esperientziaren bat bizi du graduatu aurretik. 2025-2026 ikasturtean, 1.834 ikaslek ikasketa-amaierako proiektuak egin zituzten, eta 4.275ek praktikak egin zituzten enpresetan eta beste zentro batzuetan.
Vicente Atxaren azken ikasturte hasiera errektore gisa
Ekitaldiak, gainera, esanahi berezia izan du Vicente Atxarentzat. Mondragon Unibertsitateko errektoreak jakinarazi du abenduan amaituko duela Unibertsitatean egindako ibilbidea eta kargua utziko duela. Atxak azken 12 urteotan erakundearen buru izandako ibilbidea gogoratu du, eta eskerrak eman dizkie Unibertsitatearen inguruko erakunde, enpresa, unibertsitate eta gizarte-eragileei.
"Pertsona eskuzabal eta konprometituekin lan egiteko zortea izan dut. Eskerrak eman nahi dizkizuet, bereziki, langileoi eta zuzendaritza-kontseiluetako eta kontseilu errektoreetako kideoi, urte hauetan gauzatu ditugun proiektuak babestu, bultzatu eta ahalbidetzeagatik"
