Eroskik 500 milioi euroko langa gainditu du tokiko euskal produktuak erosten 2025ean

Eroskik 2025ean tokiko produktuen erosketan 500 milioi euroko langa gainditu du, euskal hornitzaile sare zabala indartuz. Guztira 503 milioi euroko erosketak egin ditu, horietatik 231 milioi nekazaritzako elikagaien ekoizle txikiei bideratuta eta 7.991 tokiko produktu erreferentzia eskainita. Halaber, Eusko Jaurlaritzarekin lankidetza berrituta, euskal lehen sektorea sendotzen jarraitzeko konpromisoa berretsi du.
Card image cap
2026/05/20

Eroskik sendo konprometituta jarraitzen du tokian tokiko produktuarekin eta nekazaritzako elikagaien euskal sektorearekin. 2025ean, 503 milioi euroko bolumenera iritsi da produktuaren erosketa komertziala. Kooperatiba EAEko 367 hornitzaile komertzialekin aritu da azken ekitaldian, eta tokiko produktuen 7.991 erreferentzia eskaini ditu bere dendetan. Horietatik 2.432 erreferentzia nekazaritzako elikagaien arloan diharduten tokiko 248 ekoizle txikirenak dira. Eroskik 231 milioi euroren erosketak egin dizkie.

Eroskiren nortasunaren parte da hurbileko produktuaren alde apustu egitea, bai eta ingurunean aberastasuna sorraraztea, lehen sektorea babestea eta elikadura iraunkorrago eta hurbilagoa sustatzea ere.

"Eroskirentzat, tokiko produktuak aberastasuna sortzen du ingurunean, nekazaritzako elikagaien ehuna indartzen du eta bizirik eusten dio landa eremuari. Gure konpromisoa da tokian tokiko ekoizleei eta hornitzaileei lagun egitea eta elkarrekin eraikitzea iraunkorragoa, lehiakorragoa eta kontsumitzaileen beharrekin konektatuagoa dagoen elikadura eredu bat", esan du Asier Guridi Aramburuk, Tokiko Produktuetarako zuzendari komertzialak.

"Eroskirentzat, tokiko produktuak aberastasuna sortzen du ingurunean, nekazaritzako elikagaien ehuna indartzen du eta bizirik eusten dio landa eremuari. Gure konpromisoa da tokian tokiko ekoizleei eta hornitzaileei lagun egitea eta elkarrekin eraikitzea iraunkorragoa, lehiakorragoa eta kontsumitzaileen beharrekin konektatuagoa dagoen elikadura eredu bat"

Azpimarratzekoa da behikiaren erosketak %8 igo direla; kategoria askotarikoetan banatzen dira, eta Euskal Okelaren eta Eusko Labelen zigiluekin merkaturatzen, HAZIren laguntzaz.

Era berean, fruten eta barazkien kategoriak %7ko hazkundea izan du, batik bat Eusko Label patatak eta tomateak bultzatuta. Horretaz gainera, arrandegiak jarraitzen du bilakaera positiboa izaten, %4ko igoera izan baitu, atunaren kanpaina onari esker.

Bestalde, nabarmentzekoa da nolako eboluzioa izan den Sukaldeko Soluzioak kategoriako erosketetan, %11 handitu baita. Horrek erakusten du komenentziazko produktuak gero eta gehiago eskatzen dituztela kontsumitzaileek. Atal horretan, bereziki nabarmentzen dira kontsumitzeko prest diren lehen eta bigarren platerak.

Eusko Jaurlaritzarekin egindako hitzarmena berriztuta

Konpromiso horren ildoan, urrian, berritu egin zuten lankidetza hitzarmena Eroskik eta Eusko Jaurlaritzak. Bi erakundeak 2013tik ari dira elkarrekin EAEko nekazaritzako elikagaien industria indartzen eta garatzen. Akordioak hiru urteko indarraldia izango du, eta bi aldeek nekazaritzako elikagaien sektorearen alde egiten duten apustua sendotuko du, sektoreak irautea, berritzea eta ingurunean aberastasuna sortzea bilatzen baitute.

Hala, aurreneko hitzarmena egin zutenetik, %217 handitu da tokiko produktuen salmenta produktu freskoetan eta %133 elikagaien arloan. Azpimarratzekoa da nolako igoera erregistratu den zenbait kategoriatan, hala nola barazki, haragi, gaztaki eta esnekietan, Eusko Label zigiluarekin.

Hitzarmen honen bidez, kooperatibak ekimen jakinak bultzatzen jarraituko du, hala nola tokiko ekoizle txikiei lagun egiteko programa, 2022an abiatua, sektoreko eragileei hazten, profesionalizatzen eta erronkei aurre egiten laguntzeko gero eta erronka gogorragoak dakartzan merkatu honetan. Gaur egun, tokiko ehun ekoizle baino gehiago ari dira EAEn programa horretan.

Hala berean, lankidetza lerro berriak dakartza hitzarmenak, produktuen berrikuntza eta garapena bultzatzeko zenbait erakunderekin batera (Azti, Neiker, Elika eta Basque Culinary Center). Horretaz gainera, tokiko produktua sustatu eta ikusgarri jartzeko ahalegina dago Eroskiren dendetan, seinaleztapenaren eta espazio nabarmenduen bitartez.

Banaketa komertziala