Irakurriena
- 1. MONDRAGON Hospitalityko lau kooperatibak parte hartu dute Ibis Styles Zumaia-Zestoa hotelean
- 2. Kontxako Banderan ontzirik kooperatiboena
- 3. “Ez da sorpresa bat izan. PISAk irakurketaren ulermenari buruz dioena, adibidez, Ikastolan behin baino gehiagotan partekatu izan den kezka da"
- 4. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
- 5. Gustavo Belizek eta Daniel Innerarityk MONDRAGON Esperientzia Kooperatiboa ezagutu dute Otaloran
- 6. Arrasateko Olandixo eremuaren berrurbanizazioa
Negurako lastoa udazkeneko janari
Zelaiak erabat horituta daude Otxandio eta Oleta inguruetan. Anbotoko haitzen itzalpean, haien kolore gris horitua hartu dute inguruko zelaiek. Irailean, sasoi hontan, aurreko urteetan beste kolore biziagoa izaten dute, baina aurtengo lehorteak dena bilakatu du okre eta hori.
Negurako prestatutako lastoa udazken honetan ari dira jaten behiak. Artoa ekoizteko ahalmenak ere behera egin du eta kanpotik jatekoa erostera behartuak ikusi dira
Larreek, behien bazkalekuek, dagoeneko ez dute ezer eskaintzeko eta mendiko ura ere agortzen hasia da. Luze doa sikatea eta ondorioak begi bistakoak dira, bai larreetan zein abeltokien finantzetan ere.

Gorka Berrio otxandioarrak zuzentzen du Behialde. MONDRAGONeko kooperatiba aspalditik. Hogehi lagun dihardute lanean bertan, egunero 450 behi jezten dituzte, 365 egun urtean, milaka litro esne Kaiku markari salduz. Aurtengoa berezia izaten ari da. Lehorteak Behialderen ekonomian gogor astindu baitu.
Negurako prestatutako lastoa udazken honetan ari dira jaten behiak. Artoa ekoizteko ahalmenak ere behera egin du eta kanpotik jatekoa erostera behartuak ikusi dira. Urik ez da, gero eta gutxiago, eta horrek ere ziurgabetasun ugari eragiten die. "Zerura begira bizi gara orain, ea noiz euria egingo", dio Berriok, ironiaz, "kandelak jartzen hasiak gara".
Prezio igoera
Honek guztiak merkatuan isla izango duen galdetuta, Gorka Berriok zalantza ugari ditu. Momentuz esnearen prezioa ez da garestitu, "naiz eta produkzio kostuak asko igo diren" eta horrek kontsumitzailearengan oraindik eraginik izan ez badu ere, nork daki. "Momentuz prezio gorakadarik ez da kontsumitzaileentzat, baina agian egon daiteke" dio Barriok.