Bazen behin Behobia Donostian
Milaka jarraitzaile eta ‘haters’ batzuk ere baditu Behobia Donostia lasterketak. 60 urte baino gehiago dituen maratoi erdi popularrak milioika pausu bultzatu ditu urteetan eta dozenaka historia dotore, hunkigarri, mingarri, barregarri eta baita kooperatibo ere. Horietako bat da Jabi Garciak, Anabel Aranzadik, Irati Garciak eta Xabi Garciak osatzen duten familiarena. Aitak 27 edizio ditu hanketan, amak 25, alabak 3 eta semeak 2. Aurten, Garcia-Aranzadi familiak, beste behin, urteko egunik espezialena bilakatuko du azaroaren 8a. 61. Edizioa, Behobia-Donostia handia. 30 mila parte-hartzaileen artean izango dira laurak. Beste behin, elkarrekin Behobiako irteeran eta ondorengo Donostiako Boulevardeko festan eta familia bazkarian.
Irakurriena
- Pello Rodriguezek "enpresa egiteko beste modu bat" aldarrikatu du BANG à BIG 2026 ekitaldian
- "Elektrifikazioak, kostuen gaineko presioak eta jasangarritasunak berrasmatzera behartzen gaituzte"
- Eskuratu TERNUA produktu sorta
- Abian da Mondragon City Challenge Nazioarteko Lehiaketaren laugarren edizioa
- Lieder Automotive martxan da Borjan
- Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko errektore izendatua izan da
Aldizkaria
Arakatu gure hemeroteka, 1960tik aurrera aldizkari guztiak gordetzen dituen artxiboa. Ezagutu sei hamarkada baino gehiagoko eduki historikoa eta kulturala, edozein unetan zure eskura.
Pello Rodriguezek "enpresa egiteko beste modu bat" aldarrikatu du BANG à BIG 2026 ekitaldian
MONDRAGONen presidenteak urriaren 8an parte hartu du BANGen, BIG 2026 ekitaldiko agertoki nagusian. Bpifrancek Parisen antolatutako enpresa- eta ekintzailetza-topaketa handia da BIG. Milaka lagunen aurrean, Pello Rodriguezek MONDRAGONen eredu kooperatiboaren gakoak partekatu ditu, eta defendatu du beharrezkoa dela geure buruari galdetzea ez soilik nola eta zenbat hazi, baizik eta, batez ere, zertarako hazten garen.
