Ingeniaritza eta arkitektura
Irtenbide profesionalak.
Ingeniaritza , instalakuntza eta ingurumena
Osasun eta ongizatean espezialistak.
Erdieroaleak eta TB analogikoa eta digitala hartzeko sistemak
Berogailu, osasun ur bero, ura berotzeko eta etxetresna elektrikoetarako osagaiak
Zaharrei egokitutako altzariak
Kolektibitateentzako sukaldaritza eta garbiketa zerbitzuak
Zaharrei zuzendutako gizarte eta osasun zerbitzuen kudeaketa integrala
Adinekoentzako eta menpekotasuna duten pertsonentzako zerbitzuak eta produktuak.
Nazioarteko enpresa taldea.
Irakurriena
- 1. Eskuratu TERNUA produktu sorta
- 2. Abian da Mondragon City Challenge Nazioarteko Lehiaketaren laugarren edizioa
- 3. Lieder Automotive martxan da Borjan
- 4. Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko errektore izendatua izan da
- 5. NanoSPharm jaio da, sektore biomedikoko enpresa berria, MONDRAGONen eta i+Meden arteko aliantza kooperatiboaren eskutik
- 6. MONDRAGON Hospitalityko lau kooperatibak parte hartu dute Ibis Styles Zumaia-Zestoa hotelean
MONDRAGONek zahartzaroaren erronkari erantzuteko duen konpromisoa erakutsiko du 2026ko Adinberri Longevity Forumean
Datorren astean, Adinberri Longevity Forum 2026 topaketak zahartzaroaren inguruko ekosistemako enpresak, startup-ak, erakundeak eta eragileak bilduko ditu Donostian. Horien artean izango da MONDRAGON, Korporazioko hainbat kooperatibaren ordezkaritza zabalarekin. Parte-hartze horrek erakusten du MONDRAGONek datozen hamarkadetako erronka sozial nagusietako bati ematen dion garrantzia: urte gehiago bizitzea, baina baita hobeto bizitzea ere.
Ordezkaritza KREAN, ONDOAN, Fagor Electrónica, ORKLI, LKS NEXT, GERODAN, ONNERA GROUP, Grupo AUSOLAN, Fagor Healthcare, GSR SCoop eta BIHAR kooperatibek osatuko dute.
Erantzun multidimentsionala
Kooperatiba horien parte-hartzearen bidez, hainbat arlotako irtenbideak erakutsiko dira: ingeniaritza, teknologia eta digitalizaziotik hasi, eta ekipamendu, elikadura, osasun eta arreta eta zaintza zerbitzuetaraino.
Aniztasun horrek MONDRAGONen indargune nagusietako bat erakusten du: ezagutza eta jarduera ezberdinak uztartzeko gaitasuna, zahartzea eta bizitza-luzeera bezalako erronka konplexuei ikuspegi integral batetik erantzuteko.
Aniztasun horrek MONDRAGONen indargune nagusietako bat erakusten du: ezagutza eta jarduera ezberdinak uztartzeko gaitasuna, zahartzea eta bizitza-luzeera bezalako erronka konplexuei ikuspegi integral batetik erantzuteko.
Living Labean eta demo tailerrak
Foroak Living Lab bat izango du, bizitza-luzeerari lotutako irtenbideak ezagutu eta probatzeko esperimentazio-gune gisa. Horrez gain, demo tailerrak ere egingo dira, enpresek beren garapenak modu praktikoan aurkezteko.
Testuinguru horretan, MONDRAGONeko hainbat kooperatibak protagonismo berezia izango dute. KREAN, ORKLI, LKS NEXT, GERODAN, AUSOLAN eta Fagor Healthcare demo tailerretan parte hartzen arituko dira, eta Korporazioko beste erakunde batzuk erakusketa-gunean eta Living Labean izango dira.
Teknologia, osasuna eta zaintza-eredu berriak
Bi jardunaldietan hainbat gai jorratuko dira, besteak beste, adimen artifiziala, datuak, prebentzioa, osasuna, arreta-eredu berriak, zaintza-sistemen iraunkortasuna eta Silver Economy kontzeptua.
Horiek guztiak MONDRAGONeko kooperatibek esperientzia eta gaitasunak dituzten arloak dira, eta, aldi berean, berrikuntzarako eta lankidetzarako aukera berriak irekitzen dituzte.
Hitzaldiez eta erakustaldiez gain, foroak one-to-one bilerak eta networking guneak eskainiko ditu, enpresen, erakundeen eta beste eragile batzuen arteko harremanak sustatzeko eta longebitatearen inguruko proiektu berriak bultzatzeko.
Informazio gehiagorako: https://adinberrilongevityforum.com/language/eu/vista-profesional-eus/
Adinberriri buruz
Adinberri Gipuzkoako Foru Aldundiaren estrategia da, Gipuzkoa zahartzaroaren arloan erreferentziazko lurralde bihurtzeko. Berrikuntzaren, lankidetza publiko-pribatuaren eta ezagutzaren sorreraren bidez, biztanleriaren zahartzearen ondoriozko erronkei eta aukerei erantzutea du helburu, eta osasun, autonomia eta bizi-kalitate handiagoz urte gehiago bizitzeko irtenbide berriak sustatzea.
Ingeniaritza eta arkitektura
Irtenbide profesionalak.
Ingeniaritza , instalakuntza eta ingurumena
Osasun eta ongizatean espezialistak.
Erdieroaleak eta TB analogikoa eta digitala hartzeko sistemak
Berogailu, osasun ur bero, ura berotzeko eta etxetresna elektrikoetarako osagaiak
Zaharrei egokitutako altzariak
Kolektibitateentzako sukaldaritza eta garbiketa zerbitzuak
Zaharrei zuzendutako gizarte eta osasun zerbitzuen kudeaketa integrala
Adinekoentzako eta menpekotasuna duten pertsonentzako zerbitzuak eta produktuak.
Nazioarteko enpresa taldea.