Huhezinemaren 20.ediziora lanak aurkezteko epea dagoeneko zabalik dago

Ireki da Huhezinema Euskal Ikus-entzunezkoen Jaialdiko 20. edizioan parte hartzeko epea. Aurten, urtarrilaren 20tik 22ra ospatuko da jaialdia, Aretxabaletako Arkupe kultur etxeko Zaraia aretoan eta Humanitate eta Hezkuntza zientzien Fakultateko Aretxabaletako campuseko IdeiEnea aretoan.
Card image cap
2026ko edizioko irabazleak, Arkupen eginiko sari banaketa ekitaldian.
2026/10/05

Huhezinema eta beste edozein lehiaketa bereizten duen ezaugarri nagusia da, urtero, Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioa Graduko ikasle talde berri batek hartzen duela parte antolakuntzan. Edizio honetan, euskarazko ikus-entzunezkoen aldeko apustua sendotuko dute. Hala, aurten euskarazko lanak bakarrik onartuko dituzte lehiaketan, euskaraz sortzen duten zinemagile eta sortzaileen lana bultzatu eta ikusgarritasuna emateko asmoz.

Huhezinema 19 podcast gela.jpg

IdeiEnean eginiko Huhezinema Podcast-aren une bat, iaz.

Edizio honetan, euskarazko ikus-entzunezkoen aldeko apustua sendotuko dute. Hala, aurten euskarazko lanak bakarrik onartuko dituzte lehiaketan

Lehiaketan parte hartzeko, galdetegi bat bete beharko dute interesdunek eta lanak bidaltzeko azken eguna azaroaren 15a izango da. Aurten, Huhezineman honako sariak izango dituzte.

Sail Ofiziala: Hautatutako finalista bakoitzak 150€ jasoko ditu hautatua izateagatik.

Huhezinema saria: 650€

Ikusleen Saria: 100€–tan baloratutako saria.

Ikasle Saila

Ikasle film onena: 300€

MU saria: 200€ Mondragon Unibertsitateko ikasleek egindako lan onenari.

Ikusleen Saria: 100€–tan baloratutako saria.

Bideoklip Saila

Bideoklip onena: 300€

Ikusleen Saria: 100€–tan baloratutako saria.

Era berean, eta antolakuntzatik jakinarazi dutenez, aurtengoan baliteke sari gehiago egotea, "beti ere babesle gehiagoren laguntza jasoz gero", adierazi dute. Leihaketan parte hartzeko oinarriak, sariei buruzko xehetasunak eta jaialdiari buruzko berriak huhezinemaren webgunean daude ikusgai.