MUk ikus-entzunezko komunikazioan espezializaturiko Campusa inauguratu du Aretxabaletan
2013/05/22Ekitaldi xumea, dinamikoa eta dotorea antolatu du Mondragon Unibertsitateak Aretxabaletako Campusa inauguratzeko. 'Sormena, berrikuntza eta ekintzailetasuna' garatzeko asmoarekin sortu da ikus-entzunezko gradua, eta gaurko ekitaldiak balio izan du Campuseko irakasle eta ikasleen sormena praktikan jartzeko. Ehun lagun inguru gerturatu dira aurkezpenera, besteak beste, honako hauek izan dira: Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburu Cristina Uriarte; Mondragon Unibertsitateko errektore Josu Zabala; HUHEZIko dekano Nekane Arratibel; Aretxabaletako alkatearen izenean Iñigo Louvelli; eta Gipuzkoako Foru Aldundiko diputatu nagusi Martin Garitano.
Iñaki Etxezarreta izango da irailetik aurrera Arizmendi Ikastolako kudeatzaile orokorra
2013/05/21Iñaki Etxezarreta urretxuarra izango da Arizmendi Ikastolaren zuzendari orokor berria. Irailaren 1ean hartuko du kargua ofizialki, baina dagoeneko lanean dihardu zuzendaritza taldea osatzen. Etxezarreta 19 urterekin hasi zen Urretxuko ikastolan lanean, ondoren ikastolako zuzendaria izan zen eta 32 urterekin Gipuzkoako Ikastolen Federaziora egin zuen jauzia. Federazioan hezkuntza zerbitzuen antolaketan aritu da eta baita, erakundearen ordezkari gisa Eusko Jaurlaritzarekin izandako normakuntza juridikoen negoziaketetan. Gaur egun, EKI izeneko proiektuan zebilen buru belarri, ELKAR argitaletxearekin batera euskal kurrikulumeko material didaktikoa ekoizten.
Enpresagintza Fakultateko 95 ikaslek diplomak jaso dituzte
2013/05/21Fakultateak Enpresen Zuzendaritzako eta Administrazioko lizentziaturako, Enpresen Zuzendaritzako eta Administrazioko graduko eta Enpresen Zuzendaritzako MBA masterreko ikasleei eman die titulua.
LANBAI enplegu eta formakuntza azoka, ekainaren 6an Arrasaten
2013/05/20Mondragon Unibertsitateko I. enplegu eta formakuntza azoka datorren ekainaren 6an ospatuko da, Arrasateko Garaia Berrikuntza Gunean. Bertan aukera egongo da lan poltsetan izena emateko edota enpresaren gunea bisitatzeko.
SaludNova, eHealth Week-eko finalista
2013/05/16Europar Batasuneko eHealth lehiaketa Dublinen izan da maiatzaren 13tik 15era bitartean eta proiektu txapeldunak UK Preventive Medicine britainiarra eta Brain Control italiarra izan dira, “Champions” eta “Promise” kategorietan, hurrenez hurren. Azken kategoria honetako finalisten artean sailkatu da, MONDRAGON Korporazioko SaludNova.
Arizmendiko ikasleek Europako foroetan hartuko dute parte
2013/05/16Irati Lopez, Iker Bengoetxea eta Leire Carreras 16 eta 17 urterekin Europako Gazte Parlamentuko (EYP) azken faserako sailkatu dira. Arizmendi Ikastolako Gaztelupe guneko taldea hamargarrena izan da eta hala, Europako foroetan parte hartzeko aukera izango dute.
Fagor Arrasatek eta Onapres-ek bat egin dute
2013/05/15Fagor Arrasate Koop. E.-ak. eta Onapres Koop.E.-ak, biak ere MONDRAGON Korporaziokoak, bere aktibitateak bat-egitea onartu dute. Horrela, mundu mailan txapa metalikoa prozesatzeko eta egokitzeko soluzioen katalogorik handiena duen enpresa sortu da. Epe formalak bete ondoren, Fagor Arrasatek xurgatuko du Onapres Koop. E. eta deformazio bidezko makina erreminta ekoizlerik handiena bihurtuko da, ia zortziehun langilerekin, herrialde desberdinetan 7 lantegi dituena eta kontsolidatutako 300 milioi euroko fakturazioa duena. Honegatik guztiagatik Europa mailan handiena izango litzateke edozein makina erramintako ekoizlerekin konparatuta eta estanpazioan bigarren handiena.
MONDRAGONek fondo bat sortu du Fagor Etxetresna Elektrikoei laguntzeko
2013/05/13Gaur, maiatzaren 13an, egin den Kongresuan, MONDRAGON Korporazioko kooperatibistek Berregituratze eta Enplegu Sozietariorako Fondo bat sortzea onartu dute (BESF), aho batez, Fagor Etxetresnen etorkizuneko bideragarritasuna bermatzeko eta enplegu iraunkorra babesteko. Erabaki horrekin, kooperatibistek MONDRAGONeko ereduari leial izaten jarraitzen dute, elkartasuna eta lankidetza, egungoaren moduko krisi egoeretan bereziki eraginkorrak izan diren printzipioak, oinarri izanik.
Batz kooperatibak 50 urteko historia gogoratu du
2013/05/10Gaur goizean, maiatzak 10, Batz kooperatibak ekitaldi berezia ospatu du Igorreko plantan. Omenaldi berezia egin zaie kooperatibako sortzaileei eta beraien omenez monolitoa inauguratu da. Horretaz gain, ekitaldi instituzionalean kooperatibako ordezkariak, MONDRAGON Taldekoak eta Foru Aldundikoak hartu dute parte. Bihar, maiatzak 11, berriz, ate irekiko jardunaldia egingo dute, langileei eta beraien familiartekoei zuzenduta.
"Gipuzkoako Merkataritza-Ganberak emandako sariak gure dibertsifikazio estrategia sendotzen du"
2013/05/09Arkaitz Mardarasek (Mondragon Assemblyko presidentea) jaso du gaur saria Donostian, Gipuzkoako Merkataritza-Ganberan izandako ekitaldian. Mondragon Assemblyren izenean Aretxabaletako kooperatibaren ordezkaritza zabala ordezkatu du Mardarasek. Bertan izan baitira, besteak beste, presidentea, zuzendari nagusia, Errektore Kontseiluko hiru kide, Kontseilu Sozialeko beste bat... "Gure kolektiboa ederto ordezkatuta egon da gaurko ekitaldian".
Fagor Etxetresna Elektrikoak Taldeak bere 2013ko gestio plana onartu du
2013/05/09Gestio plana honek salmenten egonkortasuna bermatzen du atzeraldian diren merkatuetan eta konpainiaren hazkundea bultzatzen du nazioarteko merkatu estrategikoetan. Era berean, Batzar Orokorretan Xabier Bengoetxea Fagor Etxetresna Elektrikoak, Koop. Elkarteko Kontseilu Errektorearen presidente berriaren izendapena ere onartu da, Kontseilu Errektorearen berritze partzialarekin batera.
Azken ate irekien jardunaldiak Mondragon Unibertsitatean
2013/05/08Maiatza, ekaina eta uztailean zehar luzatuko dira azken ate irekien jardunaldiak. Arrasate, Eskoriatza, Bilbo, Madril eta Donostian izango dira aurkezpenak.
MUko kirol erropak eskuratzeko aukera berria
2013/05/07Mondragon Unibertsitateak, txirrindularitza, triatloi eta atletismoko kirol erropak diseinatzeko erabakia hartu zuen iazko ikasturtean eta ikasturte honetan ere, kirol erropa hauek eskuratzeko aukera zabaltzen dugu, jendearen interesari erantzunez.
















