Enpresen Egokitze-Diseinu prozesuaren optimizazioa eta automatizazioa
Irtenbide profesionalak.
Automatika, informatika industriala eta telekomunikazioak
Irakurriena
- 1. Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko errektore izendatua izan da
- 2. NanoSPharm jaio da, sektore biomedikoko enpresa berria, MONDRAGONen eta i+Meden arteko aliantza kooperatiboaren eskutik
- 3. MONDRAGON Hospitalityko lau kooperatibak parte hartu dute Ibis Styles Zumaia-Zestoa hotelean
- 4. Kontxako Banderan ontzirik kooperatiboena
- 5. “Ez da sorpresa bat izan. PISAk irakurketaren ulermenari buruz dioena, adibidez, Ikastolan behin baino gehiagotan partekatu izan den kezka da"
- 6. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
Ingeniaritza eta Zerbitzuen Dibisioa Advanced Factories-en egongo da
Aurten ere, Ingeniaritza eta Zerbitzuen Dibisioa Advanced Factories azokan izango da, industria automatizazioan, robotikan eta 4.0 industrian erreferentea den azokan. Industria digitalean zerbitzuak ematen dituzten Dibisioko hiru kooperatibek (Abantail, MSI eta LKS Next) proposamen bateratua eramango dute "MONDRAGON Services: Digital Factory" markarekin.
Advanced Factories industria-digitalizazioaren arloko azoka erreferente bihurtu da azken urteotan, eta urtez urte industria automatizazioaren, robotikaren eta manufacturing digitalaren liderrak biltzen ditu 4.0 industriaren garapena sustatzeko. 2023an ia 35.000 bisitari izan zituen azokak, bi urte lehenago lortutako zifrak hirutik gora biderkatuz. 2024an zifra hori gainditzea espero da.
Advanced Factoriesek, gainera, biltzarraren eta networking-aren zati bat du, eta MISEko kooperatiba parte-hartzaileek parte hartuko dute bertan.
Abantail, LKS Next eta MSI Gruporen arteko lankidetza-esperientzia horri esker, azokako enpresa bisitariek hainbat irtenbide probatu ahal izango dituzte, hala nola konfigurazioa, Low Code soluzioak, Manufacturing Analitics bezalako IOT plataformak, GMAO soluzioa, Supply Chain digitalizatzeko soluzioak, adimen artifiziala integratua duten landa-aktiboak mantentzeko gaitasunak eta zibersegurtasun industrialean aplikatutako soluzioak. Hori guztia MONDRAGON Services markaren babespean. 40 metro koadroko stand bat jarriko dute Bartzelonako Firako 2. pabilioian.
Lankidetza
Abantail, LKS Next eta MSI Grupo hirurak batuta 850 pertsona baino gehiago dira, eta EAEko teknologia-talde handiena eta Estatuko handienetako bat osatzen dute, 80 milioi eurotik gorako fakturazio agregatuarekin. Hiru kooperatibek, gainera, beren partner teknologiko garrantzitsuenetako batzuen laguntza dute, hala nola, Siemenseko Mendix, AWS, Toolsgroup edo Fortinet, besteak beste. Horrek agerian uzten du Advanced Factories azokan agertzeak merkatura iristeko sortzen dituen itxaropen handiak.
Abantail, LKS Next eta MSI Grupo hirurak batuta 850 pertsona baino gehiago dira, eta EAEko teknologia-talde handiena eta Estatuko handienetako bat osatzen dute
Horrez gain, Ingeniaritza eta Zerbitzuen Dibisioak 20 metro koadroko beste stand bat izango du, non zibersegurtasun industrialean foku espezifiko bat jarriko den, zibersegurtasunean espezializatutako LKS Next taldeko Secure & IT enpresaren bitartez. Hiru kooperatibek, Dibisioarekin batera, 25 profesional izango dituzte, azokako bi standetako kontsultei eta bisitei erantzun ahal izateko.
Informazio gehiago: https://digitalfactory.mondragonservices.com