Banaketa komertziala
Galdaketa makinaria fabrikatzeko irtenbideak
Nazioarteko enpresa taldea.
Kolektibitateentzako sukaldaritza eta garbiketa zerbitzuak
Finantza eta aseguru zerbitzuak.
Irakurriena
- 1. Eskuratu TERNUA produktu sorta
- 2. Abian da Mondragon City Challenge Nazioarteko Lehiaketaren laugarren edizioa
- 3. Lieder Automotive martxan da Borjan
- 4. Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko errektore izendatua izan da
- 5. NanoSPharm jaio da, sektore biomedikoko enpresa berria, MONDRAGONen eta i+Meden arteko aliantza kooperatiboaren eskutik
- 6. MONDRAGON Hospitalityko lau kooperatibak parte hartu dute Ibis Styles Zumaia-Zestoa hotelean
Ausolan eta Laboral Kutxa garaile Gasteizko enpresen lasterketan
Lasterketan 800 pertsona inguruk hartu zuten parte 100 enpresaren ordezkari gisa, eta horietatik bost MONDRAGONeko kooperatibak ziren.
Hitzordua urriaren 7an izan zen, Gasteizko Andre Maria Zuriaren plazan, eta proban 800 pertsona inguruk hartu zuten parte, 100 enpresa baino gehiago ordezkatuz, hiru modalitate biltzen zituen lasterketan: bi, hiru eta lau laguneko taldeak. Hiriko zirkuitu batean egin zen lasterketa, 5 kilometroko distantziarekin.
Ausolan: garaipena eta errekorra
Ausolan: garaipena eta errekorra
Hiru laguneko taldeen gizonezkoen kategorian Ausolanek irabazi zuen. Taldekideek – Brahim El Asri, Mustapha Archaoui eta Hassan Oubaddi, biak Geslagun Garbiketa Integraleko dibisioko langileak – 14:14 minutuan egin zuten ibilbidea, eta 1:24 minutuko aldea atera zioten bigarren sailkatuari – Ertzaintzaren taldea –.
Gogoratu behar da Ausolanek aurreko bi probak ere irabazi zituela, Donostian eta Bilbon, eta errekor berriak ezarri zituela bi probetan.
Laboral Kutxa: garaipena nesketan
Sarai Lopezek, Zuriñe Mayok eta Lucia Garridok, Laboral Kutxako taldeko kideek, irabazi zuten emakumezkoen hiru laguneko taldeen kategorian, 22: 03ko markarekin, bigarren sailkatua den Osakidetzarekiko minutu erdiko aldearekin.
Bestalde, garaipen hauek lortu dituzten taldeez gain, Enpresen Lasterketa honetara beste kooperatiba batzutako taldeak ere aurkeztu ziren, hala nola Eroski, Loramendi eta Onnera. Hurrengo hitzordua abenduaren 17an izango da, Madrilen.