Ikasleei elikadura osasungarri, jasangarri eta solidarioa erakusten

Elikabizia akimenak laugarren edizioa du aurten, eta orain arte, 4.000 ikaslerengan baino gehiagorengan izan du eragina. Erakusketa ibiltari bat da, bost hilabetez Euskal Herriko hainbat ikastetxetara eramango dena, prestakuntza tailer eta hitzaldiekin batera.
Card image cap
2024/01/15

Ausolan Taldeak, eskola jantokian duen hezkuntza proiektuaren bidez, Elikabiziaren IV. edizioa abiarazi du Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan. Hain zuzen, 8 eta 12 urte bitarteko ikasleen artean elikadura osasungarria, jasangarria eta solidarioa sustatzeko erakusketa da.

8 eta 12 urte bitarteko ikasleei zuzenduta dago, eta erakusketaren helburua da elikadura osasungarria, jasangarria eta solidarioa sustatzea, erantzukizun eta konpromiso pertsonalari dei eginez, bai etxean, bai eskolako jantokian.

Erakusketa hau hezteko baliabide bihurtu da eskola komunitate osoarentzat: bai ikasleentzat, bai irakasleentzat, familientzat... Bere zeregina da haurtzarotik bizi ohitura osasungarriak eta jasangarriak hartzeko heztea. Funtsezkoa da hezkuntza komunitate osoaren eta ikasleen parte hartze bateratua eta inplikazioa, “ erantzukidetasunezko jokabideetan oinarrituta heztea nahi dugulako, mundua zerbait hobea bihur dadin”, Ausolanen Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako hezkuntza proiektuaren arduradunek adierazi dutenez .

Horretarako, “eskolako ordutegiaz eta jantokiko ordutegiaz baliatuko gara, ikasleekin prestakuntza tailerrak eta hitzaldiak egiteko ”, gaineratu dute, eta, bestalde, familientzako gida bat ere egongo da, etxean ohitura osasungarriak hartzen lagunduko duten funtsezko elementuekin.

Elikabizia erakusketaren mezuei dagokienez, erakusketaren ardatza da “ produktu osasungarrietan oinarritutako elikadura bat izatea –fruta eta barazkien protagonismo bereziarekin–, kantitate egokia jatea, elikagaiak alferrik ez xahutzeak duen garrantziaz jabetzea, etiketa irakurtzen eta interpretatzen ikastea, eta gantzak, azukreak eta gatza saihestea ”, azaldu dute Ausolanekoek.

Elikadura hiru ikuspuntutatik landuko da: osasuna, ingurumena eta justizia soziala. Edukiak NBEk onartutako Agenda 2030eko Garapen Jasangarriko Helburuekin lotuko dira, gosearen aurkako borrokan, norberaren osasunaren zainketan, ingurumenaren babesean eta kontsumo arduratsuan, besteak beste, guztion ekarpena sustatzeko.

Elikabizia proiektua gaur hasiko da, eta hainbat ikastetxetan ibiliko da maiatzaren amaierara arte, aurreko edizioetan lortutako kopuruak gainditzeko asmoz: 4.000 ikasle inguru eta 30 ikastetxe baino gehiago atxiki ziren Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan.

Ekimen hau Ausolan Taldearen “Zaindu Janaria” proiektuaren barruan dago, hots, elikagai soberakina murrizteko eta ingurumenarekiko bizimodu osasungarri eta arduratsua sustatzeko garatutako planaren barruan.

Kolektibitateentzako sukaldaritza eta garbiketa zerbitzuak