Finantzak
FITCH agentziak BBB kalifikazioa eman dio berriro LABORAL kutxari, bat egite prozesu ostean
Fitch kalifikazio-agentziak Laboral Kutxaren balorazioa gainbegiratu du, eta BBB ratinga eman dio berriro, Euskadiko Kutxaren eta Ipar Kutxaren arteko bat egitea gauzatu ondoren eta proiektu kooperatibo berriaren hasieran.
“LABORAL kutxa” logo berria aurkeztu dute
Horixe da Euskadiko Kutxak eta Ipar Kutxak bat eginda sortutako kreditu kooperatiba berriaren izena. Izen eta logo berriek kreditu-kooperatibaren balioak eta bereizgarriak irudikatzen dituzte. Logoa egiterakoan, kontuan hartu dute bi entitateak gogora ekarri behar dituela, bai horien koloreak bai horien izenak. Logo berria sinplifikazio naturala, laburra eta arina da. Bi entitateen erreferentziak hartzen ditu. Horregatik, erraz ezagutuko dute jatorrizko entitateetako bezeroek eta publiko orokorrak.
Euskadiko Kutxa – Ipar Kutxak 36,7 milioi euroko zerga ondorengo mozkinak lortu ditu, 2013ko lehen hiruhilekoan
Emaitza horiek Entitate integratuak jardueraren lehen bi hilabeteetan (2012ko azaroan eta abenduan) lortutako 22 milioi euroei gehitu behar zaizkie. Kaudimen handia du, kapital nagusiaren ratioa % 11koa baitzen, 2012aren itxieran. Bat egiteko prozesuaren barruan eta etorkizuneko agertokien aurrean erabateko zuhurtasunez jokatuz, 982 milioi euroko ezohiko hornidura-plan zorrotz bat egin zuen, emaitzen eta erreserben kargura.
LAGUN ARO EPSVren Errektore Kontseiluak METAPOSTA erabiltzeko erabakia hartu du
29.540 mutualistak eta 10.334 pentsiodunek METAPOSTAren bitartez jaso ahal izango dituzte kooperatiba-EPSVak beraientzat zuzenduko dituen dokumentuak.
Lagun Aro EPSVk Metaposta erabiliko du
Lagun Aro EPSVren errektore kontseiluak Metaposta erabiltzeko erabakia hartu du. Hartara, Lagun Aroko 29.540 mutualistek eta 10.334 pentsiodunek Metapostaren bitartez jaso ahal izango dituzte kooperatiba-EPSVak bidalitako dokumentuak.
Euskadiko Kutxa Ipar Kutxak eta Crédit Coopératif-ek hitzarmena sinatu dute enpresak finantzatzeko
Bi finantza-entitateek harreman historikoa dute eta, hitzarmen honen bidez, sendotu egingo dute elkarlana eta banka kooperatiboa egiteko modua. Hitzarmenak 3 urteko iraunaldia izango du eta horren bidez 5.000.000 €-rainoko proiektuak finantzatu ahal izango dira.
Otsaileko TU lankide aldizkarian Interkooperazioaren gaineko mahai ingurua
Ainara Basurko, Azaro Fundaziokoa; Mikel Orobengoa, ISEAko zuzendaria; Javier Sotil, MONDRAGON Berrikuntza, Sustapen eta Ezagutzako presidenteordea; eta Vicente Atxa, Mondragon Goi Eskola Politeknikoko zuzendaria elkartu genituen Otalora Jauregian Interkooperazioaren gaineko mahai-inguruan. Guztientzat “etorkizunari aurre egiteko MONDRAGONek tinko eutsi beharko dio interkooperazioaren erronka estrategikoari”
Lagun Aro Aseguru-etxeak Best Customer Experience Awards Spain 2012 saria irabazi du aseguru-etxeen kategorian
Eskaintzen duen kalitateagatik, bezeroaren arretagatik eta erosketa-esperientziagatik nazioan aukeraturiko 500 enpresen artetik zazpigarren poztua lortu du konpainiak.
MODRAGON Korporazioa airetik
Irudi artxibo bat sortzeko asmoz, MONDRAGONek korporazioaren instalazioak eta eraikin nagusiak grabatu berri ditu. Filmazio gehienak 2012ko azaroan egin ziren, baina 2011n ere hainbat irudi grabatu ziren. Era berean, MONDRAGONeko Zuzendari eta Kooperatiba Garapenerako Zentroa ere filmatu zen.
Azaroko ekitaldiekin agur esan diogu Kooperatiben Nazioarteko urteari
Azaroko ekitaldiekin amaiera eman zaio Kooperatiben Nazioarteko Urteari. Eta horren guztiaren gaineko informazioa jaso du TU Lankidek azken zenbakian. Portadan ere, kooperatiben nazioarteko urteari agur esateko modu originala aukeratu dugu, kooperatibetako kideek balio kooperatiboak sustatzen dituzten argazkiarekin.















