Finantzak
LABORAL Kutxak bat egin du Nazio Batuek Garapen Iraunkorrerako finkatutako helburuekin
2018/03/22
17 helburu finkatu ditu NBEren planak; besteak beste: osasuna, hezkuntza, genero-berdintasuna, desparekotasunak murriztea eta lan-baldintzak hobetzea. LABORAL Kutxak deiari erantzun dio eta ekarpena egiteko konpromisoa hartu du.
LagunAroko bazkideek euskararekin konpromiso irmoa dute
2018/03/09
Helburua hauxe da: euskaraz lan egiten duten kooperatiba eta mutualistei zerbitzua euskaraz ematea gaztelaniazko zerbitzuaren kalitate berarekin.
LABORAL KUTXAK 121,4 milioiko mozkin garbia izan du 2017an
2018/02/21
Aurreko urtearekin alderatuta, %9,1 handiagoa da. Formalizatutako enpresetako kreditu-inbertsioak % 12,5 egin du gora eta emandako hipoteka-maileguek % 10,2.
MiFID II zuzentaraua betetzeko akreditazioa du LABORAL Kutxak
2018/02/07
LABORAL Kutxako 1.551 profesionalek dagokien ziurtagiria lortu dute inbertsio-produktuei buruzko informazioa edo aholkua emateko.
Laboral Kutxak 2018 urte ona espero du, %2,7aren igoerarekin
2017/12/15
Aurreikuspenen arabera, euskal ekonomiak portaera ona izango du datorren urtea, nahiz eta aurtengoa baino zerbait okerragoa izango den.
MONDRAGONek funts berria abiatu du proiektu berrietarako
2017/11/24
MONDRAGON Korporazioak, 2017-2020 estrategia korporatiboaren esparruan, “MONDRAGON Fondo de Promocion FCR” abiarazi berri du, dagoeneko CNMVn inskribatuta dagoen inbertsiorako bitarteko bat, eta arrisku kapitala kudeatzen duen Clave Mayor sozietatearen kudeaketaren pean operatibo dago.
Montxo Armendarizek Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Saria jaso du
2017/10/26
Montxo Armendariz zinemagile nafarrak zinemagintzak sentimenduak adierazteko eta komunikazio tresna bezala duen garrantzia goraipatu du.
Azken txanpa kooperatiben arteko hirugarren lasterketa solidarioan izena emateko
2017/10/16
Urriaren 22an Urkuluko urtegian kooperatiben arteko hirugarren lasterketa solidarioa jokatuko da. Kirolak eta elkartasunak bat egingo dute kooperatiben arteko festan. Aurten, gainera, Mundukidek bat egin du Fagor Ederlan Tafallak sustatutako elkartasun erronkarekin. Kooperatibista guztiak daude gonbidatuta. Oraindik izena eman ez duten taldeek aukera badute aste honetan guztian eta lasterketa egunean.
Euskal familien konfiantzak atzerapauso arina erregistratu du
2017/09/28
Laboral Kutxak egin duen ikerketa baten arabera, euskal familiek konfiantza berreskuratu dutela ziurtatzen dute, balio positiboak mantenduz, baina 2017ko bigarren hiruhilekoarekin alderatuta, gutxitu egin da.
LagunArok antolatu duen lehiaketak baditu irabazleak
2017/09/15
1.200 pertsona baino gehiagok hartu du parte lehiaketan. LagunAro, EPSVko mutualista, pentsiodun eta onuradun bereziek erakundeari buruz duten informazioa jasotzea izan da helburua.