Nazioartekotzeak MONDRAGONen industri negozioa finkatu du, kanpoan 4.000 milioi salduta
2013/06/17MONDRAGONek nazioartekotzearen alde egindako apustua industria arloaren portaerarekin berretsi da 2012an, ekitaldiaren itxieran zituen salmenta internazionalek marka historikoa gainditu baitzuten, 4.004 milioi eurora iritsita. Egoera ekonomikoa zalantzaz beterik egonik ere, MONDRAGONek kanpoko presentzia indartu zuen, 11 filial produktibo berri irekiz; nazioarteko salmentak dagoeneko % 69ra iritsi dira, eta atzerrian 14.000 pertsona enplegatzen ditu. Horrez gain, MONDRAGONek BRIC (Brasil, Errusia, India eta Txina) merkatuetan duen parte hartzearen hazkundea ere bereziki aipagarria da, aurreko ekitaldiarekin alderatuta % 20 inguru igo baita.
Will Mars ikerlari estatubatuarrak hitzaldi bat emango du Markina-Xemeinen gaur, ekainak 17
2013/06/17Leartiker zentro teknologikoak "The future of fatigue life prediction" izeneko jardunaldia antolatu du. Egitasmoak balioko du Will Mars estatubatuar entzutetsuaren Endurica kodea ezagutzeko. Will Mars, besteak beste, material elastomeroen estres analisi simulazioa egiten duen lehen tresna komertzializatuaren asmatzailea da.
Ikus-entzunezko Komunikazioan eta Hezkuntza Zientzietan graduaturiko 216 ikasleek diploma jaso dute
2013/06/17Ekainaren 14an diploma banaketa ekitaldia egin zuten, graduatu diren 216 ikasleei dagokien diplomak banatzeko. Zehazki, 2012/2013 ikasturtean Hezkuntza Zientzietan eta Ikus-entzunezko Komunikazioan titulua lortu duten ikasleek jaso zuten diploma.
Marken erronka nazioartekotzearen aurrean
2013/06/13Merkatu gero eta globalago eta konplexuagoetan lehiatzeko orduan marka balio estrategiko gisa hartzearen premiari buruz enpresak sentsibilizatzea izan da jardunaldiaren xedea. Eremu eta sektore berezituetan markaren kudeaketa gauzatzeko jakineko esperientziak eskaini dizkie jardunaldiak parte hartzaileei, izendatzaile komun batekin: enpresarentzat balioa sortzea, marka-irudi sendo eta sinesgarri baten sorkuntza eta kudeaketa estrategikoan oinarrituta.
Fagor Etxetresnak konpainiak ikasketa-beka bat eman dio Basque Culinary Centerren Gradu ikasketak egiten dituen ikasle bati
2013/06/13Jose Antonio Olave Candiak irabazi du Espainia osoko Ostalaritza eta Sukaldaritza ikasleei zuzendutako errezeten lehiaketa. Fagor Etxetresnak konpainia eta Basque Culinary Center dira lehiaketaren antolatzaileak. Modu horretan, ikasleen artean errezeta osasungarrien ikerketa eta prestaketa sustatu dute.
Laboral Kutxak eta ASLEk hitzarmena sinatu dute lan-sozietateak finantzatzeko
2013/06/13Hitzarmena sektore horretako enpresen beharrei erantzuteko diseinatu da. Horri esker, ekintzaileek beren jarduera produktiboa hasteko eta garatzeko finantza-lerro berriak izateaz gain, uneoro likidezia izateko eta inbertsio berriak egiteko produktuak izango dituzte eskuragarri.
iCOOP, Hanshin University eta Gyungnam Universityko (Korea) ordezkariek Mondragon Unibertsitatea bisitatu dute
2013/06/12Ordezkari hauek Mondragon Unibertsitateko ordezkariekin bildu ziren Enpresagintza Fakultatean. Horretaz gain, aukera aprobetxatu zuten MIK bisitatzeko eta baita Korporazioa, Laboral Kutxa, Saiolan eta Eroski.
Eskultura-erakusketa ireki da Enpresagintza fakultatean
2013/06/11“La mar entre dos manos” (Itsasoa bi eskuren artean) izenburua duen erakusketan, Xabier Artolozagak eginiko buztinezko eta beira-zuntzezko eskulturak ikus daitezke. Erakusketa doakoa da eta Enpresagintza Fakultatearen Oñatiko campuseko bigarren solairuan dago kokatuta. Ekainaren bukaeran itxiko da.
Arizmendi Ikastolatik bioeraikuntzan eredu den Noain herriari bisita
2013/06/10Jasangarritasuna helburu izan duen 16 urteko eraikuntza lan eredugarria bertatik bertara ezagutu dute Arizmendiren ekimenez hainbat debagoiendarrek Noain (Nafarroa) herrira egindako bisitan. Guztira 40 lagunek hartu dute parte, tartean Arrasate eta Oñatiko udaleko ordezkariek.
Ekainaren 14an amaituko da Kooperatibagintzaren lehenengo Topaketan izen-emateko epea
2013/06/10Ekainaren 21ean egingo da Garaia Berrikuntza gunean Kooperatibagintzaren lehenengo Topaketa. Lanki Ikertegiak, Mondragon Unibertsitateak, MONDRAGON korporazioak eta Otalorako zuzendari eta kooperatiba garapenerako zentroak antolatu dute jardunaldia, eta Eusko Jaurlaritzak babestuko du. Izena emateko epea oraingo ostiralean, ekainak 14, amaituko da eta jardunaldian parte hartzeko ezinbestekoa izango da.
Onda Vascako programa berezia Mondragon Unibertsitatetik
2013/06/06Gaur osteguna, Xabier Lapitz eta Onda Vascako bere ekipoa Arrasaten da, Mondragon Unibertsitateak eskaintzen duen aukera formatiboa eta ikerketa lerroak bertatik bertara ezagutzeko. Goizean zehar elkarrizketa ugari egiten ari dira, besteak beste, Iosu Zabala errektoreari.
Workshop-a makina elektrikoen diseinuan, kontrolean eta erabileran egindako azken aurrerapen eta ikerketak ezagutarazteko
2013/06/05Mondragon Unibertsitateak makina elektrikoen diseinuaren eta kontrolaren alorreko joera berriei buruzko workshop bat antolatu du datorren ostiralean, hilak 7, Garaia Berrikuntza Guneko entzunaretoan. Jardunaldia 9:00etan hasi eta 14:30ean amaituko da.
Mondragon Unibertsitateak Bartzelonan ere emango du Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza gradua (LEINN) irailetik aurrera
2013/06/04Bartzelonako gazteek Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza gradua (LEINN) egin ahal izango dute datorren irailetik aurrera, ibilbide propio baten bidez. Espainian ezaugarri horiekin dagoen gradu bakarra da –Europan, titulu hori Finlandian eta Amsterdamen soilik dago, azken hiri horretan ere Mondragon Unibertsitatearen eskutik–.















