Irakurriena
- 1. Berrikuntza eta Teknologiako Bilkura egin du aurten ere MONDRAGONek
- 2. MONDRAGON Hospitality Summit: sektore soziosanitarioa hizpide
- 3. Nerea Aranguren: “Konfidantza sortu, nor garen egiaz kontatu eta gazteei egitasmo humanistak eskaini behar dizkiegu”
- 4. Aliantza estrategikoa egin du Fagor Ederlan Groupek Duoli Automotive Technology txinatarrarekin
- 5. AMETS Power Electronics sortu dute MONDRAGONek eta Artechek potentzia-elektronika sustatzeko
- 6. Coprecik bere identitate korporatiboa berritu du
Eskolarteko Abesbatzen topaketa egin da Arrasaten
Aurreko edizioetan bezala, aurtengoan ere bete egin da Amaia Antzokia Arizmendi ikastolak antolatutako Eskolarteko Abesbatzen 31. Topaketa ikusteko.

Aurtengoan, bost talde aritu dira, 4 Arizmendi ikastolakoak eta beste bat Oñatiko ikastetxeak osatutakoa.
Arizmenditik Uribarrikoak (HH) Ainhoa Lazkanorekin, Almenekoak (LH) Eli Berridirekin, Gazteluondokoak (LH) Ainara Korabarriarekin eta Almen-Gaztelupe (DBH eta Batxi) Rakel Murgiondorekin egin zuten kantuan. Oñatiko taldean (LH) Aitor Garitanok egin zituen zuzendari lanak.
Aurtengo gaia, Bizitza, Kantuz bizi naiz eta zela eta, ekitaldiari amaiera emateko talde guztiak elkarrekin abestu zuten “Eskerrak bizitzari”, Violeta Parra eta Amets Arzallusen bertsioa.. Batutako dirua Von Hippel Lindau gaixotasuna ikerkuntza sustatzeko xedea duen Sendabide elkartearentzat izango da.