Ikerketa zentro teknologikoa
Dekoraziorako osagai metalikoak
Fastening Solutions, Plastics eta Sarbide Automatikoak
Banaketa komertziala
Makina erremintaren diseinua eta fabrikazioa
Finantza eta aseguru zerbitzuak.
Kooperatibisten babes soziala
Irakurriena
- 1. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
- 2. Orbea saritua izan da 2026ko Euskadi GJHen sarietan
- 3. Ruben Gabilondo, Orbeako presidentea: “Orbeako urte onenetako batzuk bizitzea tokatu zait”
- 4. Bazkide eta birkokatuentzako birkualifikazio programa amaitu du Fagor Ederlanek
- 5. Arizmendiarrieta Gunea zabalik da Otaloran
- 6. Eroski Taldeak 17,8 milioi euroko emaitza positiboa izan du 2026ko lehen hiruhilekoan
Berrikuntza eta Teknologiako Bilkura egin du aurten ere MONDRAGONek
Berrikuntza eta Teknologiako Bilkura antolatu zuen atzo, ekainak 17, MONDRAGONeko Berrikuntza eta Teknologia sailak Arrasateko Garaia Parke Teknologikoan. Guztira, hainbat kooperatibetako 60 lagun bildu ziren, izan I+G alorreko langileak, zuzendari teknikoak, unibertsitateko eta zentro teknologikoetako ordezkariak zein ordezkari korporatiboak.
MONDRAGONen Berrikuntzaren alorreko 2025eko erronken eta helburuen azalpenarekin hasi zen jardunaldia, Pello Rodriguez MONDRAGONeko Kontseilu Orokorreko presidentearen eta Ion Etxeberria Ikerlaneko zuzendari nagusiaren eskutik.
Jarraian, lau ponentzia izan ziren MONDRAGON ZeTP 2024-k sustatutako berrikuntzak aurkezteko:
- RPA eta Adimen Artifiziala Eroski taldean, Iñaki Ibarrondo Eroskiko RPA eta AA Automatizazioko arduradunaren eskutik.
- Mikrofluidikoan eta sentsorikan oinarritutako gailu medikuak, Javier Zuñiga Embegako Berrikuntzako ingeniariaren eta Gorka Mendiaraz Erreka Medicaleko zuzendariaren eskutik.
- Ikaskuntza Federatuko teknologien aplikazioa Laboral Kutxan eta Lagun Aro Aseguruetan, Alvaro Perez Soria Laboral Kutxako Berrikuntzako kontsultorearen eskutik.
- Robotika aurreratua eta doitasunezkoa, Iñaki Narbaiza Danobateko Software Garapen eta Neurketa Unitateen arduradunaren eskutik.
Azkenik, Eduardo Beltrán de Nanclares Berrikuntza eta Teknologia Saileko arduradunak 2025eko Zientzia eta Teknologia Plana aurkeztu zuen.

Atsedenaldiaren ostean, automobilgintzaren sektorean datu espazioak aplikatzeko erabilera kasuak azaldu zituzten Ute Burkhardt eta Mathias Brunkow Moser Catena-Xeko ordezkariek, eta industria inguruneetan 5G/6G komunikazioen aplikazioen berri eman zuen Manuel Lorenzo Ericsson Españako Teknologia eta Berrikuntzako zuzendariak.
Aurten, berritasun moduan, beste bi lan saio paralelo antolatu zituen Korporazioak arratsalderako: bilera bana Ikerlanen, Catena-X eta Ericsson enpresetako hizlariekin, MONDRAGONeko kooperatibetan teknologien aplikazioan eta erabileran sakontzeko. 30 bat lagunek hartu zuten parte, eta amaieran zentro teknologikoko Digilab laborategia bisitatu zuten.