Kolektibitateentzako sukaldaritza eta garbiketa zerbitzuak
Altzari erakargarri eta erresistenteak
Fastening Solutions, Plastics eta Sarbide Automatikoak
Erdieroaleak eta TB analogikoa eta digitala hartzeko sistemak
Zaharrei egokitutako altzariak
Ingeniaritza eta arkitektura
Finantza eta aseguru zerbitzuak.
Aldi baterako medikuntza materialen fabrikazioa
Ingeniaritza , instalakuntza eta ingurumena
Nazioarteko enpresa taldea.
Irakurriena
- 1. Sormenaren festa, Ikus-entzunezko Komunikazioko gradu amaierako lanen aurkezpenean
- 2. Fagor Ederlan Taldeak Ipar Amerikako Regen Aluminum enpresaren %51 eskuratu du
- 3. Zabalik da TFG-TFM MONDRAGON Sarien 2025eko deialdia
- 4. Etxebizitza eraginkorrago bat lortzeko bero-ponpen tokiko ekoizpena indartu du Domusa Teknikek
- 5. Batzar Nagusiak, komunikazioa eta elkarlana indartzeko espazio
- 6. Erretiratutako langileekin harremanak sendotzen jarraitzen du Ikerlanek
MONDRAGON Hospitality Summit: sektore soziosanitarioa hizpide

Madrilgo ILUNION Alcalá Norte hotela izan zen MONDRAGONek antolatutako sektore sozionsanitarioaren eta hoteleroaren SUMMITaren lekuko nagusia, eta sektoreko eragile eta operadore nagusiak batu zituen bertan. Partekatzea, networkinga eta negozioak egitea helburu duen foro honetan, Juan Larrañagak, MONDRAGON Hospitalityko lehendakariordeak, bi mahai-ingururekin osatutako jardunaldi bat gidatu zuen, non klusterra bere bezeroen beharrak asetzeko eskaintza global eta osagarri bat eskaintzeko partner ezin hobe bezala azaltzen den.
Josep de Martík, Inforesidencias-en sortzaileak, moderatu zuen "Erronkak sektore soziosanitarioan talentua kontratatzean eta atxikitzean" izeneko mahai ingurua. Lehen eztabaidan honako ordezkariek esku hartu zuten. Ignacio Fernández-Cid FEDeko presidenteak; Pilar Ramos, CEAPSeko presidenteordeak; eta Carlos Manubens, LIVOko CEOak. Mahai horretan, problematika horri lotutako hausnarketa oso interesgarriak partekatu ziren. Bertaratutako guztien iritziz, "arazo hori ez da sektorearena soilik, gizarte osoari eragiten dio, nahiz eta eremu soziosanitarioan eragin berezia duen".
Absentismoaren eta mugikortasunaren eragina arintzen saiatzeko proposamenen artean, erakundeen arteko lankidetza handiagoa azpimarratu zen, sektorearen errealitatea sakonago ezagututa. Gainera, teknologia -eta, zehazkiago digitalizazioa- langileak erakartzeko prozesuetan sartzeak adinekoek eta mendekoek une oro behar duten arreta eta dedikazioa bermatzen lagunduko du.
Inbertsio-funtsen zeregina
Global Health-eko zuzendari nagusi Juan José López-Ibor jaunak moderatutako "Inbertsio funtsen papera sektorearen garapenean" mahaiari dagokionez, honako hauek osatu zuten: José María Pena, DOMUSVIko CEOa; Andreu Huguet, Healthcare Activos-eko CEOa; eta Javier Picón, Azora Adriano Care-ko bazkidea.
Hizlariek biztanleriaren zahartzeari aurre egiteko erronka azpimarratu zuten. "Horretarako, finantzaketa-bide ugari behar dira, baita benetako egoeran espezializatutako inbertsio-funtsak ere, negozio-eredu malguak ahalbidetzeaz gain, balio estrategikoa ematen baitiote sektoreari buruz duten ezagutzagatik", adierazi zuten. Gainera, egoitza-eredu berriei buruz hitz egin zuten, senior living delakoari buruz, esaterako.
750 milioi eurotik gorako fakturazioarekin, MONDRAGON Hospitality jarduera industrialen eta sektore turistiko, hotel eta soziosanitarioarekin lotutako zerbitzuen Estatuko enpresa-talde nagusietakoa da
Juan Larrañaga, Josep de Martí eta Laura Rodriguez, bigarrenak jasotako aitortza ekitaldian
Mahai-inguruen ondoren, Laura Rodriguezek, Ausolaneko zuzendari nagusiak, MONDRAGON Hospitality saria eman zion Ibilbide Profesionalari. Aurten, Josep de Marti egoitza geriatrikoen sektoreko plataforma erreferentearen sortzaileak 25 urte bete ditu.
Ramón Gómez Ugaldek, MONDRAGON Hospitalityko presidenteak, jardunaldiari amaiera eman zion, MONDRAGON Korporazioari balioa emanez ekonomiaren bultzatzaile gisa, Estatuko 5. enplegatzailea baita. Gainera, MONDRAGON Hospitality klusterra bezalako ekimenek, hotel-proiektuak eta proiektu soziosanitarioak garatzeko eta bezeroei laguntzeko indarrak batzen dituzten 11 enpresarekin, jarduera ekonomikoari eta garapen sozialari laguntzeko borondatea gauzatzen dutela adierazi zuen.
MONDRAGON Hospitality
MONDRAGON Hospitality MONDRAGONetik sortutako klusterra da, eskaintza global eta osagarri batekin, hotelen eta sektore soziosanitarioaren proiektu eraginkor, iraunkor eta fidagarriak garatzen laguntzeko. MONDRAGON Hospitality osatzen duten hamaika enpresek sektore horren beharrak asetzen dituzte, zerotik hotel edo egoitza bat martxan jartzeko proiektuak, obrak, ekipamendua, mantentze-lanak edo zerbitzuak eskainiz. 750 milioi euro baino gehiagoko baterako fakturazioarekin, MONDRAGON Hospitality Estatuko jarduera industrialen eta zerbitzuen enpresa-talde nagusietako bat da, turismoaren, hotelen eta sektore soziosanitarioarekin zerikusia duena.
Kolektibitateentzako sukaldaritza eta garbiketa zerbitzuak
Altzari erakargarri eta erresistenteak
Fastening Solutions, Plastics eta Sarbide Automatikoak
Erdieroaleak eta TB analogikoa eta digitala hartzeko sistemak
Zaharrei egokitutako altzariak
Ingeniaritza eta arkitektura
Finantza eta aseguru zerbitzuak.
Aldi baterako medikuntza materialen fabrikazioa
Ingeniaritza , instalakuntza eta ingurumena
Nazioarteko enpresa taldea.