Irakurriena
- 1. Erreka Medicalek Microliquid integratu du osasun arloan aurrera egiteko
- 2. Etorki eta Lana kooperatibek Europa hegoaldeko zerrategirik eraginkorrena inauguratu dute
- 3. Abian da Harrobia: Mondragon Unibertsitateko ikasleek dagoeneko izena eman dezakete proiektuetan
- 4. MONDRAGONeko Lanbide Heziketa: talentua barneko kooperatibetan geratzen da
- 5. “Kooperatibara HURBILTZEN” formazioa eskainiko du estreinakoz LANKI Ikertegiak
- 6. Ategiren I. Energia Foroa: Trantsizio energetikoa, lehiakortasun industrialaren erdigunean
Andoni Eizagirre eta Asier Baztan LANKIko ikertzaileek haien azken bi lanak aurkeztu dituzte
Andoni Eizagirre eta Asier Baztan Mondragon Unibertsitateko ikertzaileek bere azken lan biak aurkeztu zituzten ekainaren 19an. Donostiako Tabakaleran egindako ekitaldian, Mondragon Unibertsitateko ikertzaileek Gizarte joerei buruzko iritziak Gipuzkoan eta Euskal gizartea mundu globalizatuan liburuak aurkeztu zituzen. Gipuzkoako Foru Aldundiaren Etorkizuna Orain ekimenaren barnean egindako bi ikerketa lan horiek gizartea ardatz dituzte.
Gizarte joerei buruzko iritziak Gipuzkoan
Eizagirreren zuzendaritzapean egindako lanak gipuzkoarren kezkak, balioak eta itxaropenak aztertu ditu. Izan ere, lanaren aztergai nagusiak erakundeekiko eta pertsonekiko konfiantza, ekonomia, ingurumena eta aldaketa klimatikoa, immigrazioaren eta multikulturalismoaren eragina, hezkuntzaren lehentasunak eta lan eremuan automatizazioarekin eta adimen artifizialaren balizko kezkak izan dira.
Euskal gizartea mundu globalizatuan
Eizagirrek eta Baztanek egindako lanean, berriz, Euskal Autonomia Erkidegoko gizarteak egoera politiko eta ekonomikoaren inguruan iritzia ematen du, gizarteko hainbat arlotan nagusitzen diren balio eta lehentasunetan sakonduz eta horien dauden gaitasun instituzionaletan. Lan honek aukera eskaintzen du aldaketa etengabean dagoen mundu globalizatu batean Euskal Autonomia Erkidegoko biztanleen iritziak, kezkak eta jarrerak aztertzeko.