Irakurriena
- 1. Erreka Medicalek Microliquid integratu du osasun arloan aurrera egiteko
- 2. Etorki eta Lana kooperatibek Europa hegoaldeko zerrategirik eraginkorrena inauguratu dute
- 3. Abian da Harrobia: Mondragon Unibertsitateko ikasleek dagoeneko izena eman dezakete proiektuetan
- 4. MONDRAGONeko Lanbide Heziketa: talentua barneko kooperatibetan geratzen da
- 5. “Kooperatibara HURBILTZEN” formazioa eskainiko du estreinakoz LANKI Ikertegiak
- 6. Ategiren I. Energia Foroa: Trantsizio energetikoa, lehiakortasun industrialaren erdigunean
Parte hartu Arrasateko Mondragon Hoteleko egonaldi baten zozketan
Martxoan TU Lankide paperezko aldizkariaren azken alea argitaratu da. Denbora-pasen ataleko hieroglifikoa asmatzen dutenen artean, Arrasateko Mondragon hotelean bi lagunentzako egonaldi baten zozketa egingo da. Egonaldiak bi pertsonentzako gau bat, gosaria eta Ondare jatetxean afaria barne hartzen ditu.
Mondragon Hotela babesleku ezin hobea da zure egonaldirako. Inguratzen duenarekin deskonektatu eta konektatzeko lekua, gonbidatuak datozen lekutik datozela, bertako istorioa bizi dezaten eta istorioaren parte izaten has daitezen. Arrasateko bihotzean dago, industriaren goraldia bizi izan zuen eraikina da, garai bateko Unión Cerrajeraren bulegoak. Gaur egun, nortasun propioa duen lurralde baten izaerari omenaldia egiten dion hotel berri baten logelak eta txokoak dituzu zain.
Ondare Jatetxeak espazio bat ezagutzera gonbidatzen zaitu, non bisita bakoitza konektatzeko aukera bat den: inguratzen gaituzten pertsona eta zaporeekin. Mokadu bakoitzean tradizioaren zaporea aurkituko duzu, bisita bakoitza esperientzia desberdin bat izatea eragiten duen berrikuntzekin nahastuta.
Irabazleak sei hilabeteko epea izango du saria trukatzeko.
Erronka honetan parte hartzea oso erraza da: paperezko aldizkariaren Denbora-pasak ataleko hieroglifikoa asmatu eta galdetegi hau bete.