Irakurriena
- 1. Eroskik itzulkinak emango ditu 15 urte eta gero
- 2. Erreka Medicalek Microliquid integratu du osasun arloan aurrera egiteko
- 3. Etorki eta Lana kooperatibek Europa hegoaldeko zerrategirik eraginkorrena inauguratu dute
- 4. Abian da Harrobia: Mondragon Unibertsitateko ikasleek dagoeneko izena eman dezakete proiektuetan
- 5. MONDRAGONeko Lanbide Heziketa: talentua barneko kooperatibetan geratzen da
- 6. “Kooperatibara HURBILTZEN” formazioa eskainiko du estreinakoz LANKI Ikertegiak
Coprecik bere identitate korporatiboa berritu du
Berrikuntza horrek logo modernoagoa, biziagoa eta garaikideagoa dakar, proiektu bakoitzaren atzean dagoen energia eta grina islatu nahi dituena. Horrez gain, webgune berritua ere abian da, bisualagoa eta erabilerrazagoa, soluzio teknologiko aurreratuak bilatzen dituztenentzat esperientzia arinagoa eskaintzeko. Katalogo eta bideo korporatibo berriek Copreciren benetako izaera erakusten dute: etengabe eboluzionatzen duen enpresa bat, bere baloreei leiala.
Copreci izan zen MONDRAGON Korporazioaren barruan nazioartekotzen lehena, eta gaur egun benetako enpresa global bihurtu da.

Aldaketa hau, ordea, ez da estetikan soilik geratzen. Copreci izan zen MONDRAGON Korporazioaren barruan nazioartekotzen lehena, eta gaur egun benetako enpresa global bihurtu da. Mexiko, Estatu Batuak, Txina, Turkia, Egipto, Txekiar Errepublika, Italia eta Espainian dituen ekoizpen-plantekin, Coprecik kontinente guztietan jarduten du, bezeroengandik hurbil egon eta tokian tokiko merkatuetara egokitzeko gaitasunarekin.
"Egunerokoa ezohiko bihurtzen dugu" ez da esaldi hutsa: gure eginkizuna da. Sortzen duen osagai bakoitzean, Coprecik balioa gehitu nahi du, eguneroko bizitza hobetu eta aurrerapen teknologiko globalean lagundu.
Etorkizunari begira, eta bere nortasunean sendo oinarrituta, Coprecik bere burua berrasmatzen du, munduko txoko guztietara ezohikoa eramateko helburuarekin.