Irakurriena
- 1. Dikar-ek Ternua erosi du, kooperatibaren hazkundea bultzatzeko eta marka Euskal Herrian errotzen dela bermatzeko
- 2. Kidek 50. urteurrena ospatu du
- 3. Kooperatibak eta ekonomia soziala: gertutik eraldatzen
- 4. Eusko Jaurlaritzak eta Konfekoopek euskal industria-kooperatibismoarekin kontrastatu dute Euskadi 2030 Industria Plana
- 5. Arizmendi Ikastola, Mondragon Mexiko Unibertsitatean
- 6. Fagor Taldeak Tokixan egitasmoa babestuko du, elikadura burujabetzan sakontzeko
Nerea Aranguren: “Konfidantza sortu, nor garen egiaz kontatu eta gazteei egitasmo humanistak eskaini behar dizkiegu”

Seigarren urtez antolatu zuen Trivu agentziak talentuaren inguruko Taleñt foroa. Han izan ziren Estatu mailako politikari eta enpresen ordezkariak, eta han egon zen MONDRAGON ere, Nerea Aranguren presidenteordearen eskutik, 300 lagun inguru bildu zituen egitasmoan.
"Gazteek propositua duten proiektuak bilatzen dituzte, eta guk egitasmo humanistak eskaini behar dizkiegu"
Talentua erakarri eta fidelizatzeko, konfidantzaren garrantziaz galdegin zioten Danobatgroup-eko zuzendari nagusiari. “Konfidantza irabazi egin behar da. Horretarako komunikazioa da giltza eta mezu koherentea tresna indartsuena: nor garen esan, egia kontatuz. Gazteek oso mezu ezkorrak jasotzen dituzte, baina gazteria hori inoiz baino kualifikatuagoa da. Etxebizitzarik erosi ezingo dutela, aurreko belaunaldiak baino okerrago biziko direla, eta antzeko mezuen aurrean, beste ikuskera batek gailendu behar du; gazteek propositua duten proiektuak bilatzen dituzte, eta guk egitasmo humanistak eskaini behar dizkiegu”, esan zuen Arangurenek.
Solasaldian, Aguas de Barcelonako kontseilari delegatuaren, Ericsson Españaren zuzendari nagusiaren edo Seur-eko CEOaren ahotik beste aipu batzuk ere entzun ziren, hala nola, garaiotako ziurgabetasunak eragin duen konfidantza galeraz, ustez sendoak ziren zenbait errealitate kinkan jarri direlako. Horren aurrean, koherentzia, apaltasunez aritzea, aldatzeko borondatea izatea eta konfidantza sortzeko ekintzak sustatzean, gorabeherez harago, norabideari eutsi eta lan hori arnas luzeko zeregin moduan ikustea eskatu zen. Ingurune disruptiboetan bizi garela azpimarratu zein behin eta berriz.