Aliantza estrategikoa egin du Fagor Ederlan Groupek Duoli Automotive Technology txinatarrarekin

Aliantza estrategiko berri honi esker, Fagor Ederlanek Txinan duen nazioarteko presentzia indartuko du, Asiako merkatuko tokiko bezero berriekin harremana bideratu eta Kunshaneko lantegia sendotu ahal izango du, eskualderako ekoizpen gune giltzarri gisa.
Card image cap
Fagor Ederlaneko eta Duoli Automotive Technology-ko ordezkariak pasa dnen ostiralean, akordio estrategikoa sinatu ostean.
2025/06/16

Fagor Ederlan Taldeak, MONDRAGONen integratutako kooperatiba taldeak, akordio estrategiko bat lortu du Chuzhou Duoli Automotive Technology (Duoli Technology) enpresa txinatarrarekin, herrialde asiarrean joint venture bat eratzeko.

Fagor Ederlanen teknologia nahiz produktu gaitasunak eta Europan eta Amerikan duen bezero-oinarri sendoa konbinatuko ditu, Duoli Technologyk merkatuaren ezagutza eta Asiako automobilgintzaren esperientzia industrialarekin

Operazio honen ondorioz, Fagor Ederlan Kunshanen akziodunetan sartu da Duoli Automotive Technology. Fagor Ederlan Kunshanek, euskal taldeak 2011tik Txinan duen lantegiak, automobilgintzarako esekidura-osagaien fabrikazioan espezializatutako aluminioaren galdaketa burutzen du. Aliantza horren helburua da konpainia garatzea eta hedatzea, Txinako merkatuan bermeekin lehiatzea ahalbidetuko duen masa kritikoa lortzeko. Joint ventureak Fagor Ederlanen teknologia nahiz produktu gaitasunak eta Europan eta Amerikan duen bezero-oinarri sendoa konbinatuko ditu, Duoli Technologyk merkatuaren ezagutza sakonarekin eta Asiako automobilgintzaren sektorean duen esperientzia industrialarekin.

Operazioa ekainaren 13an formalizatu zen Kunshanen (Txina) egindako zeremonian, eta bertan izan ziren Kunshan, Bacheng eta Quiandengeko gobernuetako ordezkariak eta aliantzako hainbat bezeroren zuzendariak, Li Auto, Leapmotor eta Stellantis, besteak beste. Fagor Ederlanen aldetik, Jon Zuazo zuzendari nagusiak, Mikel Uribeetxebarria taldeko Kontseilu Errektoreko presidenteak, Ernesto Garcia zuzendari komertzialak, Jon Arano Aluminio Negozioko zuzendariak eta Yang Yi Fagor Ederlan Kunshan lantegiko zuzendariak parte hartu zuten.

DSC07567.jpg

Aliantza estrategiko berri honi esker, Fagor Ederlanek Txinan duen nazioarteko presentzia indartzen jarraitu ahal izango du, Asiako merkatuko tokiko-bezero berriekin harremana bideratu eta Kunshaneko lantegia sendotu ahal izango du, eskualderako ekoizpen gune giltzarri gisa. Akordio horrek, gainera, bere eskaintzaren lehiakortasuna hobetzen eta etorkizunean bere bezeroei eskaintzen dien zerbitzuaren kalitatea handitzen lagunduko du.

Ekimen honekin, Fagor Ederlanek beste urrats bat egin du nazioartekotzeko estrategian, berrikuntzarekin, iraunkortasunarekin eta balio partekatua sortzearekin duen konpromisoa berretsiz jarduten duen merkatu guztietan.

Fagor Ederlani buruz
Automobilgintzaren sektorerako osagaien fabrikazioan enpresa liderra da, eta 2024ko ekitaldia 570 milioi euroko fakturazioarekin eta 3.400 pertsonako plantillarekin itxi zuen, mundu mailako auto fabrikatzaile nagusientzako hornitzaile estrategiko gisa duen posizioa sendotuz.

Eskoriatzan (Euskal Herrian) du egoitza, eta 60 urte baino gehiagoko ibilbidea du. Txasis sistemetarako (balaztatzea eta esekidura), tren eragilerako (Powertrain) eta ibilgailuaren egiturazko beste pieza batzuetarako funtsezko osagaien ekoizpenean espezializatuta dago konpainia. Gaitasun teknologikoari eta elkarlanerako ikuspegiari esker, mugikortasun jasangarrirantz bete-betean eraldatzen ari den industriaren erronkei aurrea har diezaieke.

Fagor Ederlanek bezeroarekiko hurbiltasunaren aldeko apustu sendoa egiten du, estrategikoki Europan, Txinan, Hego Amerikan eta Ipar Amerikan banatutako ekoizpen lantegien sarearekin. Txinan, 2011tik dihardu Fagor Ederlan Kunshanen bidez, esekidura-osagaietan espezializatutako aluminio-galdategi bat, batez ere Europako fabrikatzaileentzat lan egiten duena.

Duoli Technology buruz
Automobilgintzarako osagaien garapenean, ekoizpenean eta salmentan 20 urte baino gehiagoko esperientzia duen enpresa txinatarra da. Estanpazio piezetan, soldatutako muntaketa piezetan, pieza funtzionaletan, estanpazio moldeetan, termokonformazio piezetan eta integratutako presio bidezko galdaketa piezetan espezializatuta dago. Bere bezeroen artean, SAIC Motor, SAIC Volkswagen eta SAIC General Motors bezalako fabrikatzaile tradizionalak daude, baita NIO, Li Auto eta Leapmotor bezalako ibilgailu elektrikoen enpresa emergenteak ere.

I+G gaitasun sendoarekin eta lehen mailako hornitzaile gisa posizio sendoarekin, Duoli Technologyk Txinako merkatuaren ezagutza sakona eta industria gaitasun handia ematen du.