Irakurriena
- 1. Pello Rodriguez Zabaletak ordezkatuko du Iñigo Ucín MONDRAGONeko lehendakaritzan, 2024ko abuztuaren 1etik aurrera
- 2. K-Foroa 2023: Estrategia, hedabideen gestioa eta Adimen Artifiziala
- 3. MONDRAGON TFG/TFM Sariak banatu dira Donostiako Kursaal Jauregian
- 4. Javier García, Copreciko zuzendari nagusi berria
- 5. Finantza Foroa 2023
- 6. MONDRAGONek eta Bexen Medicalek Cocoon Bioscience-n inbertitu dute
- 7. Nafarroako kooperatibak eta Irulegi, eskuz esku
- 8. "Basoa ikasgela bilakatu dugu"
- 9. Orbea Gravel Arabako Errioxa, erreferentziazko kirol egitasmoa
- 10. Saharar Herriaren arrakala digitala murrizteko elkarlanean
PTGaraiak Arizmendi ikastolako ikasleen bisita jaso du

Arizmendi Ikastolako ikasle hauek beraien ibilbide profesionala aukeratzeko momentu garrantzitsuan daude eta Garaia Parke Teknologikoa erabakiak hartzeko eragile gisa ikusi dute, dauzkaten zalantzak, beldurrak elkar banatzeko eta hartu ditzaketen ibilbide eta sektore desberdinak errealitate batean ikusteko.
Bisitan, Garaia Parke Teknologikoaren egunerokotasuna zein den ikusteaz gain, Komunitateko lau enpresa eta bertako profesionalak ezagutzeko aukera izan zuten, horien artean; Onenpro enpresako Mikel Hernando, Diseimedia enpresako Irune Mateo, Dualia enpresako Diego Ramirez eta Saiolan enpresako Eneko Odiaga.
“Garaiako parke teknologikoa bizitatzea erabaki genuenean, inguruko enpresetako profesionalekin hitz egitea, eta euren lan egoera ezagutzea zen. Bisita oso ongi egon da eta gure espektatibak bete dira. Bisitatik atera garenean, ikasle gehienak, etorri diren lau profesionaletako batekin identifikatuta sentitu dira, eta hau da nire ustez, gauzarik onena, ikasleak euren etorkizuna zelakoa izango den aurreikustea”. – Julen Pagalday, Arizmendi ikastolako ikaslea.
Irune Mateo, Diseimediako enpresako arduradunak horrelako ekimenak oso positiboak direla azpimarratu nahi izan du, ikasitako esperientziak eta irakaspenak partekatzeko aukera ematen dutelako.
PTGaraia enpresa, gizartea, hezkuntza eta eragile publikoak batzen dituen espazioa da eta bere sorkuntzan jasotako enkarguetariko bat, ezagutza partekatu eta eragile desberdinen arteko erlazioak, kontaktuak eta aukerak erraztea da. PTgaraian kokatuta dauden enpresa eta Arizmendi Almen-etik etorritako ikasleak elkar ezagutzeak ekar ditzake etorkizuneko aukera desberdinak: ekintzailetzako inspirazioak piztu, lanpostu aukerak gerturatu, tokiko aberastasuna balioan jarri, enpresen humanitatea ezagutu etabar… Debagoiena saretu eta egonkorrako bat eraikitzen joateko.