Irakurriena
- 1. Kataluniako Generalitateko presidentea, MONDRAGONen
- 2. Diputatuen Kongresuko presidentea, MONDRAGONen
- 3. Ingurumen, kalitate eta berrikuntzako ordezkariak bildu ditu MONDRAGON Ingurumen Foroak
- 4. Pablo Valle, Mondragon Unibertsitateko ikertzailea, munduko onenen artean
- 5. Ekiola Gorbeialdea eguzki kooperatibak energia sortzeari ekin dio
- 6. Mondragon Unibertsitateak graduko azoka berriak egingo ditu urrian
Eusko Jaurlaritzak eta Konfekoopek euskal industria-kooperatibismoarekin kontrastatu dute Euskadi 2030 Industria Plana

Eusko Jaurlaritzak eta Euskadiko Kooperatiben Konfederazioak topaketa bat egin zuten AS Fabrik Bilbaon EAEko industria-kooperatiba nagusiekin, Mikel Jauregi Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuaren eskutik Euskadi 2030 Industria Plana aurkezteko.
Eusko Jaurlaritzak 3.900 milioi euro bideratuko ditu Plan horretara legegintzaldi honetan zehar. Horrek 12.000 milioi euroko inbertsio pribatua trakzionatzeko aukera emango du, eta, beraz, inbertsio publiko-pribatuko 15.900 milioi euro mobilizatuko dira orotara.
Ekitaldian, sailburuak Planaren ardatz estrategikoak zehaztu zituen, eta nabarmendu zuen Euskadiko industriarentzat eta euskal gizarte osoarentzat guztiz garrantzitsua dela asteartean Gobernu Kontseiluan onetsitako Plan hau, zeinaren helburu nagusia den "etorkizuneko belaunaldientzat kalitate handiko lanpostuak sortzeko oinarriak ezartzea": "Enplegu egonkor eta ondo ordaindua dugu hizpide, gure seme-alaben nahiei erantzuten diena, beren ahalmena bete-betean garatzeko eta beren proiektu pertsonal nahiz profesionalak Euskadin gauzatzeko aukera ematen diena".
Bestalde, Konfekoopek koordinatzen duen Enpresa Kooperatiboen Mahai Industrialaren ordezkariek beren erronka eta lehentasun nagusiak azaldu zituzten:
- Finantzaketa eskuratzea, bereziki funts publikoetatik, kooperatiba-izaerari egokituta.
- Kooperatibak sektore helduetan. Neurriak antolatzea etorkizuna duten sektore eta merkatuetan sartzeko.
- I+Gko eta esportazioko partzuergo kooperatiboak bultzatzea, nazioarteko lehiakortasuna indartzeari begira.
- Arrisku politiko eta komertzialak arintzeko mekanismoak ezartzea EAEko kooperatibek atzerrian egiten dituzten inbertsioetan.
Lehentasun horietatik abiatuta, Konfekoopek berretsi zuen industria-subiranotasun estrategikoa lehentasunezkoa dela enpresa kooperatiboen agendan, eta defendatu zuen industria-kooperatibak –EAEko BPG industrialaren % 11 direla eta nazioarteko proiekzio argia dutela- herrialdeko industria-politikako eragile nagusitzat aitortzea.
Horrekin bat etorriz, nabarmendu zen garrantzitsua dela eredu kooperatiboak erabateko aitortza instituzionala lortzea, hala araudian nola politika publikoetan, industria-politikari, gizarte-kohesioari eta lurralde-garapenari egiten dion ekarpenagatik. Alde horretatik, Konfekoopeko lehendakariak, Rosa Lavínek, herrialde-erronkekin duen konpromisoari jarraikiz, azpimarratu zuen garrantzitsua dela Euskadiko Kooperatiben Konfederazioa Planean aurreikusitako Industriaren Euskal Kontseiluan presente egotea.
Topaketak balio izan du Eusko Jaurlaritzaren eta industria-kooperatiben artean elkarrizketagune egonkor bat bultzatzeko, Planean jasotako neurriak aukera zehatz bihurtu daitezen Euskadin urtean 8.000 milioi euro baino gehiago fakturatzen dituen eta 21.000 enplegu baino gehiago sortzen dituen sektore baterako.