Arizmendi Ikastola, Mondragon Mexiko Unibertsitatean

Mireia Muruamendiaraz Arizmendi Ikastolako zuzendaria Mexikon izan da bertako errealitatea aurrez-aurre ezagutu eta elkarrengandik eta elkarrekin ikasteko aukerak aztertzeko.
Card image cap
2025/10/09

Arizmendi Ikastolako zuzendaria, Mireia Muruamendiaraz, Mexikon egon da Mondragon Mexiko Unibertsitatea bisitatzen. Mondragon Mexikok, unibertsitate graduez gain, Preparatoria ere eskaintzen du, Euskal Herriko Batxilergoaren parekoa. Une honetan 800 ikasle daude Mondragon Mexikon unibertsitate aurreko etapa honetan. Leintz Bailara hainbatetan bisitatu dute mexikarrek eta ikastolako proiektua ezagutzeko aukera izan dute. Oraingoan, Arizmendi Ikastolako ordezkariak Mexikora bidaiatu du bertako errealitatea aurrez-aurre ezagutu eta elkarrengandik eta elkarrekin ikasteko aukerak aztertzeko.

Quetetaron kokatuta dagoen unibertsitatean,  Arizmendi Ikastolaren berri eman die Mireiak bertako zuzendaritzako kideei, preparatoriako ikasleei eta baita eremuko hainbat ikastetxeetako ordezkariei ere. Aldi berean, Mondragon Mexiko Unibertsitateko graduak eta bertako preparatoria ezagutzeaz gain, Queretaroko bigarren hezkuntzako ikastetxe batetara bisita egin du.

Ikasleekin 1.jpeg

Hezkuntzari buruzko hausnarketa saioak ere egin dituzte bi hezkuntza sistemei, euskaldunari eta mexikarrari, ekarpenak egiteko helburuarekin. 

Bidaia aberatsa dela diote bi aldeek, elkar ezagutu eta elkarlanerako bideak irekitzen dizkienak MONDRAGONeko kide hauei. Etorkizunerako elkarlan hau gauzatzeko lehen urratsak eman ostean, aukerak definitzea dagokie orain.

Irakaskuntza

Irakaskuntza unibertsitate zentroa