Irakurriena
- 1. Eskuratu TERNUA produktu sorta
- 2. Abian da Mondragon City Challenge Nazioarteko Lehiaketaren laugarren edizioa
- 3. Lieder Automotive martxan da Borjan
- 4. Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko errektore izendatua izan da
- 5. NanoSPharm jaio da, sektore biomedikoko enpresa berria, MONDRAGONen eta i+Meden arteko aliantza kooperatiboaren eskutik
- 6. MONDRAGON Hospitalityko lau kooperatibak parte hartu dute Ibis Styles Zumaia-Zestoa hotelean
Basabeazpi Guneak (Arizmendi Ikastola) 20 urteko ibilbidea ospatuko du gaur Aretxabaletan
Arizmendiko Basabeazpi guneak 20 urte bete ditu dagoeneko. Urteetan Aretxabaletako ehunka umek egin dituzte Ikastolako ibilbideko lehenengo urratsak bertan. Baita urrats irmoekin hasi ere, goizetan atetik sartu eta berehala, Basabeazpin aurkitzen duten eta urteetan izan duten konfiantza, zaintza eta errespetuzko giroari esker. Zenbat maitasun, bizipen eta esperientzia bildu dituzten ikastolako gazteenek, baita bertako giro magikoa Atxabaltako herrira barreiatu ere!
Ikastolako lagunak, ikasle-ohiak, familiak… Aretxabaletako herritar guztiak daude gonbidatuta bertara
Orain, bertako profesionalek egindako lana eskertzeko eta festa giroan urteurrena ospatzeko momentua da. Horretarako, festa dotorea antolatu dute Ikastolako irakasle, familia eta ikasleok. Arratsaldeko 17:00etatik aurrera elkartzeko deialdia egin da. Ekitaldi ofizial labur batekin emango zaio hasiera arratsaldeari, eta gero, gunea bisitatu ahal izango da txikitako oroitzapenei lekua egiteko; jolas eta tailerrak egongo dira gazteenendako, eta musika eta jan-edanekin bukatuko da ospakizuna.
Ikastolako lagunak, ikasle-ohiak, familiak… Aretxabaletako herritar guztiak daude gonbidatuta bertara.