Egosketa elektrikorako irtenbideak
Kautxuz eta plastikoz egindako soluzio berritzaileak.
Prentsa eta estanpazio sistemen diseinu eta ekoizpena, laminatzea, prozesatzea, metalen mozketa eta txapazko piezen soluzioak.
Hotz ganberak
Finantza eta aseguru zerbitzuak.
Irakurriena
- 1. Guido Agostinelli dibulgatzaile argentinarrak MONDRAGON bisitatu eta sareetan arrakasta lortu du milioitik gora ikustaldi lortuta
- 2. Azaroak Arizmendiarrieta ekarriko du gogora
- 3. Danobatgroupek Enpresa Berrikuntzaren Saria jaso du lidergo teknologikoan egindako 70 urteengatik
- 4. MONDRAGON errotuago Katalunian, Barcelona Circular proiektuan parte hartuz
- 5. M&A operazioak, MONDRAGONen Finantza Foroaren IX. edizioaren ardatz
- 6. Lasterketa Solidarioaren X. edizioak inoizko parte-hartzerik handiena izan zuen
Kooperatibak eta ekonomia soziala: gertutik eraldatzen
Kooperatiben Nazioarteko Urtea dela aprobetxatuz, Lea-Artibaiko Kooperatiben Mahaia Elkarteak bere ibilbidea ezagutzera eman eta egindako lana aitortzeko jardunaldia antolatu zuen, Markina-Xemeinen kokatutako Lea-Artibai Berrikuntza Gunean. Kooperatibagintzaz hitz egin eta egunean jartzeko, bertan izan ziren, besteak beste, Leire Mugerza, MONDRAGONeko Kongresuko eta Batzorde Iraunkorreko presidentea; Maite Legarra, Korporazioko Talentua Erakartzeko eta Garatzeko teknikaria; Kooperatiben Mahaiko kide diren kooperatibetako bazkideak; Talentatu proiektuan parte hartzen duten ikastetxeak; inguruko garapen agentziak; gizarte-ekonomiako erakundeak eta eskualdeko udaletako ordezkariak.
Leire Mugerza: "Kooperatibismoa ez da bazkide aberatsak egiteko sortutako negozio eredua"
Leartibai Fundazioko zuzendari orokorra, Ainhoa Arrizubieta, izan zen lehenengo saioa gidatu eta jorratu ziren gaiak mahai gainera ekarri zituena, interkooperazioa, ekarpen soziala eta talentua. Leire Mugerza izan zen hitza hartzen lehena, eta azaldu zuenez, "kooperatibismoa ez da bazkide aberatsak egiteko sortutako negozio eredua", baizik eta "gizarte aberats bat" egiteko eredua. Helburu horretan, interkooperazioa hitz gakoa dela adierazi zuen, eta hiru ardatzetan oinarritzen den "batu, biderkatzeko" mantra aipatu zuen: elkartasuna, negozioak konpartitzea eta ezagutza ekosistema (formakuntza, lana eta ikerketa).

Iñigo Arrietak, Kooperatiben Mahaiko kideak eta Eikako lehendakariak, kooperatibek egiten duten ekarpen soziala izan zuen hizpide, eta jardunaldian aurkeztu ziren datu ekonomiko esanguratsuak azpimarratu zituen, besteak beste, inbertsioak, salmentak eta eskualdean egiten den erosketa bolumena: "Handia da gure kooperatibek inguruan duten eragina, baina hori komunikatzea kostatu egiten zaigu eta horretan badugu zeregina". Gainera, kooperatibak elkarri laguntzeko egiten duten lana ere goraipatu nahi izan zuen, enpresa gaizki doanean langileak kale gorrian ez uzteko egiten den esfortzuan balioan jarriz.
Maite Legarra: "Enpresa-sarea ikasleei gerturatzea oso garrantzitsua da; kooperatibak eredu ezberdina gara, eta gu geu izan behar gara gure kooperatiben inguruko kontakizuna zabaldu behar dugunak"
Maite Legarra, berriz, talentuaren inguruan aritu zen, eta Lea-Artibai eta Busturialdea eskualdeetan egiten den Talentatu egitasmoa talentua lantzeko eredugarria dela adierazi zuen: "Enpresa-sarea ikasleei gerturatzea oso garrantzitsua da; kooperatibak eredu ezberdina gara, eta gu geu izan behar gara gure kooperatiben inguruko kontakizuna zabaldu behar dugunak". Lea-Artibai eskualdean dagoen ekosistemak proiektu honen arrakasta ahalbidetzen duela azpimarratu zuen Legarrak, eta eredu hori han eta hemen azaltzen eta zabaltzen dutela ere jakinarazi zuen.
Bigarren saioan, Yanoba Mariezkurrena Leartibai Fundazioko teknikariak gidatuta, Mahaiaren lan-ildo nagusiak aztertu ziren, hala nola, kooperatiba berrien sorrera eta Talentatu proiektua.
22 urte lankidetzan kooperatibagintzaren bidean
2003an sortua, Lea-Artibai eta Busturialdeako zazpi kooperatibaren (Burdinola, Cikautxo, Eika, Fagor Arrasate, Kide, Laboral Kutxa eta Maier) arteko elkarlanari eta konpromisoari esker jaio zen Kooperatiben Mahaia Elkartea. Hasieratik, bere misio nagusia kooperatibagintza sustatzea eta eskualdean sortzen diren kooperatiba-ereduko jarduera ekonomiko berriak babestea izan da.
2008an, Leartibai Fundazioaren patronatuan sartu, eta eskualdeko garapen ekonomikoa bultzatzeko elkarlanari ekin zioten. Urte batzuk beranduago, 2017an, urrats berria eman zuen elkarteak, eraldaketa sozialerako proiektuak garatzen hasteko bideari ekin baitzion. Horrela, urtebete geroago Talentatu proiektua abiatu zuten. Egitasmo honen bidez, eskualdeko ikastetxeekin elkarlanean, talentua sortu, erakarri eta fidelizatzea dute helburu. Horretarako, ikasturtean zehar ekintza ugari antolatzen dituzte ZTIM ikasketak sustatzeko, enpresa-ehuna gazteei hurbiltzeko eta kooperatibagintza eta bere balioak ezagutzera emateko.
20 urteko ibilbidean zehar, Kooperatiben Mahaia Elkarteak eskualdeetan izan duen eragin zuzena aipatzekoa da: 41 kooperatiba berriren sorrera babestu du eta 407.000 euroko dirulaguntzak banatu ditu hasierako inbertsioetarako. Gainera, Talentatu ekimenaren baitan urtero 3.000 ikasle eta 29 ikastetxerekin elkarlanean dihardu.