Lasterketa Solidarioaren X. edizioak inoizko parte-hartzerik handiena izan zuen

Mundukidek antolatutako lasterketa solidarioak ia 450 lagun erakarri zituen Urkulura. Giro zoragarriaz jokatu eta ospatu zen elkartasun-ekimenaren hamargarren edizioa.
Card image cap
Emakumezkoen kategoriako podiuma.
2025/10/20

Antolakuntza bikaina, giro sanoa eta elkartasun kooperatiboaren beste erakustaldi dotorea. Osagai ugari izan zituen lasterketa solidarioaren X. edizioak. Ia 450 lagun batu ziren Urkuluko urtegian, MONDRAGONeko kooperatiba ugariren ordezkaritzaz. Bertan izan ziren Eroski, Ikerlan, Dikar, Orbea, Laboral Kutxa, Fagor Taldeko kooperatiba guztietako taldeak, Copreci eta beste asko. Korporaziokoak ez diren kooperatibak ere gerturatu ziren Urkulura eta batek baino gehiagok eskuratu zuen dominaren bat.

Emuneko emakumezkoen hirukoa, esaterako, hirugarren sailkatu zen. 

IMG_4516.JPG

Talde mistoetan, ATHLON kooperatibakoak izan ziren garaile. Podium-ean Orbeakoak (bigarren) eta ULMAkoak (hirugarren).

Iñoiz baino talde gehiago

Gazteen lasterketan 44 lagun aritu ziren. Oinezkoen kategorian 220 pertsona izan ziren irteera gunean eta hiruko taldeen lasterketan 56 taldek (168) parte hartu zuten. Hala, guztira, inoizko parte-hartzerik handiena izan du aurtengo lasterketa solidarioak, "432 pertsona" gerturatu baitziren atzo goizean Urkuluko urtegira (Aretxabaleta).

Antolakuntza bikaina, giro sanoa eta elkartasun kooperatiboaren beste erakustaldi dotorea

Antolakuntza eta babesletza

Aurten, antolakuntza lanetan, Ikerlan, Athlon eta Ulma kooperatiben laguntza izan du Mundukidek. Dortsal banaketa, eguneko muntaia, sari banaketa, zozketa, eta ikusten ez diren beste makina bat lani erantzunez ibili dira 15 boluntariotik gora. Aurten, gainera, bi urtez antolakuntzan aritu ondoren, Ikerlanek Copreciri pasa dio lekukoa datozen bi urteotan Aretxabaletako kooperatiba inplikatu dadin. Aipatu beharra dago, lasterketak gero eta babes handiagoa duela. Aurten, esaterako, Konfekoop, Eroski, Dikar, Ausolan, Orbea, Laboral Kutxa, RPK, Arteaga, 1990 Gastroteka, Arrasateko athletismo taldea, Aretxabaletako Udala eta Etxaluze baserria aritu dira. Mundukidek eskerrak eman nahi dizkie guztiei euren babes eta berotasunagatik. "Baita Harreman dendari ere, kafea, txokolatea eta pastelak guztiek dastatzeko ekartzeagatik". 

Hiruko taldekako lasterketak eta garaileak 

54865689230_a3f5a4467a_c.jpg

Emakumezkoen kategorian, Fagor Elektronikako taldeak eskuratu zuen garaipena; Mónica Vaz, Sara Fermín eta Eneritz Oruna izan zirelarik garaile, 34 minututik beherako denborarekin. Eroski-ko hirukoteak lortu zuen bigarren tokia podiumean eta Emun-eko langileek osatutako taldea izan zen hirugarren. 

IMG_0228 (1).JPG

Gizonezkoen kategorian, Orbeako taldeak lortu zuten garaipena; Aider López de Chavarri, Pablo Trujillo eta Mikel Rodríguez izan ziren azkarrenak, 25 minutuko denborarekin. Bigarrenak Copreciko mutilak izan ziren, eta hirugarrenak, aurten debutari, Orbik Cybersecurityko ordezkariak.

Hirukote mistoen kategorian, Athlon Koop Elkartea izan zen azkarrena, Ibai Bolinaga, Oihane Sarasketa eta Julen Aranbarrirekin. Bigarren postua Orbea-rentzat izan zen eta hirugarrena Ulma Architectural Solutions-ek eskuratu zuen.

Sailkapen guztiak ikusgai;

https://www.kronoak.com/live/2025/Mundukideko%20Lasterketa%20Solidarioa/

Gaztetxoen kategorian, Markel Rodriguez (24:54) eta Elene Kortabarria (34:47) izan ziren azkarrenak. Haur gazte klasifikazioak

Aipamen bereziak

Hamargarren edizioa aprobetxatu nahi izan du Mundukidek Fagor Ederlan kooperatibari aipamen berezia egiteko, hasieratik egon baita lanean, barne zein kanpo. Baita Copreci kooperatibari ere, hamar urteko historian domina gehien irabazi izanagatik. Eta Fagor Elektronikari, lankide talde handienarekin parte hartu izanagatik. Bukatzeko, Athlon kooperatiba ere izan dute gogoan,  "antolakuntza taldean 10 urte egiteagatik".

Zuzendaritza aldaketa Mundukiden

12 urte luzez Mundukideko zuzendari izan den Josu Urrutia Beristainek ekimen berezia aprobetxatu nahi izan zuen bere agurra egiteko eta aurrerantzean zuzendaritza hartuko duen Itsaso Erretolatzari ongi etorria emateko.

Iksui hemen argazki guztiak

 

 

 

 

 

 

 

 

Kooperazio kooperatiboa